From Wikipedia, the free encyclopedia
Florentino Goikoetxea Beobide (Hernani, Gipuzkoa, 1898ko martxoaren 14a - Ziburu, Lapurdi, 1980ko uztailaren 27a) euskal mugalari eta Bigarren Mundu Gerran Erresistentziako kide izan zen, Pirinioak zeharkatzen 227 hegazkinlari aliaturi lagundu ziena. Honengatik, Frantziako Ohorezko Legioa jaso zuen, besteak beste.
Florentino Goikoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, 1898ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Ziburu, 1980ko uztailaren 27a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | mugalaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Florentino Goikoetxea Hernaniko Altzueta baserrian jaio zen. Donibane Lohizunen zerratoki batean lan egin zuen, eta geroago Urumea ibaian dragatzaile gisa. Laster kontrabandista gisan ere hasi zen. Espainiako Gerra Zibila zela eta, Frantziara ihes egin eta Ziburun bizitzen geratu zen, eta han Kattalin Agirre ezagutu.
1941an Frantziako gudua eta gero, Comète sarea sortu zen, naziek okupatutako Europan lurrera botatako hegazkinlari aliatuei Erresuma Batuara ihes egitera laguntzen ziena. Sarea Belgika eta Frantzia okupatuetan hasi, eta handik hegazkinlariak ezkutuan teorikoki neutrala den Espainiara eramatea zen helburu, agente diplomatiko britainiarrengana, Gibraltarretik hegazkinlariak etxeratzen zituztenak. Sareak, beraz, Pirinioak zeharkatu behar zituen, muga babesten zuten soldadu alemaniar zein espainiarrak sahiestuz. Andrée de Jongh, Dédée, Comète sareko sortzaile eta buruetakoa, Florentinorekin harremanetan jarri eta laster Florentinok hegazkinlariak muga zeharkatzen gidatzen hasi zen[1]. Florentinok hegazkinlariak Ziburu eta Donibane Lohizunen jaso eta Urruñatik igaroz Bidasoa ibaia zeharkatzen zuten, San Miguel tren-geltoki ohitik gertu. Horrela, Florentinok 227 hegazkinlari gidatu zituen. Itzulerako bidean Erresistentziako korreoa eta dokumentuak eramaten zituen.
1944ko uztailaren 6an bidaia haietako batean soldadu alemaniarrek Florentino topatu eta lau balaz zauritu zuten. Horrezkero, Normandiako Lehorreratzea zela eta, hegazkinlariak beste ihes ideetatik joaten ziren, baina Florentinok Erresistentziako korreoa eramaten segitu zuen. Hala ere, atxilotua izan baino lehen, korreoa ezkutzatu egin zuen. Alemaniarrek Baionako klinikara eraman eta zaintzapean jarri zuten. Hori jakinda, hura askatzeko operazioa antolatu zen, Erresistentziako kide Antoine Lopez, Jules Artola eta Fernand de Greef-ek gauzatua, uztailaren 26an. Okupazioa amaitu arte Florentino Biarritzen ezkutatuta bizi izan zen[2].
Bigarren Mundu Gerra eta gero Florentinok hainbat herrialderen kondekorazio eta ohoreak jaso zituen. 1965an frantziar herritartasuna eskuratu zuen eta 1977an Ohorezko Legioko zaldun izendatua izan zen[3]. 1980an Ziburun hil zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.