From Wikipedia, the free encyclopedia
Flandriako Konderria (nederlanderaz: Graafschap Vlaanderen, frantsesez: Comté de Flandre) Erdi Aroko estatu feudala izan zen, Herbehereetan kokatua. Bere garaiko Europako eskualderik nagusienetariko bat izan zen, eta 862-1795 bitartean iraun zuen. Kondea Frantziako jatorrizko pareetako bat zen[1].
Flandriako Konderria Graafschap Vlaanderen Comté de Flandre | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
862 – 1795 | |||||||||
Konderria | |||||||||
| |||||||||
Konderria 1350 inguru | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Brujas Gante | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Nederlandera, antzinako frantsesa, frantsesa, pikardiera | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 862 | ||||||||
Desagerpena | 1795 | ||||||||
|
Balduin I.a Flandriakoak sortu zuen konderria, IX. mendean[2], Mendebaldeko Frantziaren zergapeko gisa. Balduin III.ak, X. mendean, industria, batez ere ehungintza, bultzatu zuen eta enperadorearen esku zeuden Ganteko feudoa eta beste zenbait lurralde erosi zituen. Antzinako konderria, batzuetan Frantziaren eta bestetan Inperioren mende egon zen. Frantziak konderria bere eskumenean jartzeko egin zituen ahaleginak hutsean utzi zituen Eduardo III.a Ingalaterrakoak. 1385ean Flandesko konderriak eta Borgoinako Dukerriak bat egin zuten ezkontza bidez.
1526an Lau Urteko Gerra eta 1529an Cognaceko Ligaren Gerra bukatu eta gero, feudoa frantziarren eskuetatik espainiarren eskuetara pasa zen (Cambraiko Bakea). Horrela eskualde biek Karlos Habsburgokoa enperadorearen mende gelditu ziren. Espainiako Ondorengotza Gerraren ondoan, Britainia Handiak okupatu zuen, eta 1795ean frantziar iraultzaileek konkistatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.