filosofo alemaniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Johann Gottlieb Fichte (alemanez ˈjoːhan ˈɡɔtliːp ˈfɪçtə ahoskatua; Rammenau, 1762ko maiatzaren 19a – Berlin, 1814ko urtarrilaren 27a) alemaniar filosofoa izan zen. Abertzalea izan zen politikan, eta idealista filosofian. Pfortan egin zituen ikasketak (1774-1780), eta geroago Jenako (1780) eta Leipzigeko (1781-1784) unibertsitateetan. Kantek eragin handia izan zuen beregan. Fichtek Versuch einer Kritik aller Offenbarung (Errebelatze ororentzat kritika-saioa) idatzi zuen, eta Kanti bidali zion; hark ongi hartu zuen, eta argitaratzeko laguntza eskaini zion. 1792an kaleratu zen, baina Fichteren izenik gabe. Irakurleek Kantena zela uste izan zuten, eta Kantek gertatua argitu zuenean, Fichtek harrera ona izan zuen. Versuch liburuan, Fichtek lege morala aztertu zuen, eta lege horren jainkozko izaera. 1793an, bere izenik jarri gabe, Bertrag zur Berichtigung der Urteile des Publikuns über die französiche Revolution (Frantziako Iraultzaren arrazoiaz emandako iritzi publikoak hobeto azaltzeko ahalegina) lan politikoa argitaratu zuen. 1793tik 1806ra bi aro izan zituen: lehenengoan, batez ere, etika aztertu zuen, eta bigarrenean, mistika eta teologia. 1800. urtean Die Bestimmung des Menschen (Gizonaren bokazioa) argitaratu zuen, eta idealismoaren ezaugarriak azaldu zituen bertan: norbanakoaren egoa zela eskarmentuaren sorburua, eta ego absolutua edo nahi morala gauza guztien iturria zela zioen. Eragin handia izan zuen F. Schelling eta G.W. Hegelengan. Politikan egin zituen lanengatik ere ezaguna izan zen: 1808an abertzale liberalen buruzagi izan zen, eta 1848an iraultzako heroia. Fichteren beste zenbait lan: Die Grundzüge des gegenwärtigen Zeitalters (1806, Gaurko garaiko ezaugarriak), Die Anweisung zum seligen Leben, oder auch die Religionslehre (1806, Bizitza santuko bidea), Nachgelassene Werke (1807, Hil ondorengo lanak), Reden an die deutsche Nation (1922, Nazio germaniarrerako helbideak).
Johann Gottlieb Fichte | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Rammenau, 1762ko maiatzaren 19a | ||
Herrialdea | Alemania | ||
Heriotza | Berlin, 1814ko urtarrilaren 27a (51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Dorotheenstadt Cemetery (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: Tifusa | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Johanna Rahn (en) (1793 - | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Jenako Unibertsitatea Königsbergeko Unibertsitatea Leipzigeko Unibertsitatea Landesschule Pforta (en) | ||
Tesi zuzendaria | Immanuel Kant | ||
Hizkuntzak | alemana | ||
Irakaslea(k) | Christian Friedrich Petzold (en) Friedrich August Wilhelm Wenck (en) Franz Volkmar Reinhard (mul) Ernst Platner (en) Johann August Heinrich Ulrich (en) Immanuel Kant | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | filosofoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Jena Berlin eta Zürich | ||
Enplegatzailea(k) | Jenako Unibertsitatea Berlingo Humboldt Unibertsitatea Berlingo Unibertsitatea University of Erlangen–Nuremberg (en) | ||
Influentziak | Karl Leonhard Reinhold (en) , Salomon Maimon (en) , Jean-Jacques Rousseau, Immanuel Kant, Baruch Spinoza eta Roseau | ||
Kidetza | Zientzien Bavariar Akademia | ||
Mugimendua | German idealism (en) German Romanticism (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | baliorik ez | ||
"Hizkuntza bera hitz egiten dutenak lotuta daude (...) ikusten ez diren loturen bidez, eta beraz, gizakiek ez dute nazio bat osatzen mendikate baten alde jakin batean bizi direlako (...). Izan ere, elkarrekin bizi dira, antzinatik eta ordena goreneko izadien legeei jarraituz, herri bat osatzen zutelako.
Esate baterako, Alemaniako nazioa, hizkuntza eta pentsaera erkidea izateagatik, nahikoa lotuta zegoen eta nabarmen bereizten zen Europa zaharreko gainerako herrietatik (...)."
Johann G. Fihcte, "Alemaniako nazioari", 1807-1808.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Gottlieb Fichte |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.