Ferra arku
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ferra arkua erdi puntuko arkuari zirkunferentziaren 1/3a gehitzean sortzen da eta ferra forma hartzen du. Inpostaren plano bera jarraitzen du.


Badirudi jatorria garai bizantziarrean dagoela, Mediterraneo inguru osoan, haren bertsioak agertzen baitira bizantziar garaiko eraikinetan, hala nola Kapadozia, Armenia eta Sirian. Nahiz eta arte bisigotikoan izan zuen bultzadarik handiena; II. mendeko hilarri batean topatua izan da, beraz, penintsulako erromatarrek erabiltzen zutela esan daiteke.
Beharbada, eragin bisigodoa zela eta, ferra-arkuak batez ere Al-Andalusen nagusitu ziren Kordobako omeien agintaldian, nahiz eta Andaluziako arkuak bisigodoenekiko profil apur bat desberdina izan. Arte hispaniar musulmanetik arte mozarabiar eta arte mudejarrera pasatu zen.
Islamiar arkitekturan hasiera-hasieratik erruz erabili izan da. Arkuak ez ziren erabili egituren pisua eusteko soilik, baina baita ere apaingarri gisa, arku itsu gisa eta horma-hobi arkutu gisa. Meskita bateko mihraba (qibla sinbolizatzen duen nitxoa) ferra-arku baten forma zuen ia beti. Almorabideen garaitik aurrera, lehen ferra-arku zorrotzak edo "hautsiak" agertzen hasi ziren eskualdean, almohadeen garaian orokortu zirenak. Litekeena da arku hau ipar-afrikar jatorrikoa izatea, puntadun arkuak fatimatarren arkitekturan agertzen baitziren.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.