Feliciana Setoain

idazle, musikari eta musikologo nafarra. From Wikipedia, the free encyclopedia

Feliciana Setoain

Feliciana Setoain Arostegi (Luzaide, Nafarroa Garaia, 1912ko martxoaren 19a- Zuraide, Lapurdi, 2008ko urtarrilaren 30a) idazle, musikari eta musikologo nafarra izan zen. Piano irakaslea, euskal musika herrikoiaren bilduma egin zuen; Luzaide eta Vianako Printzearen gehigarri euskerikoaren kolaboratzailea izan zen.[1][2][3]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Feliciana Setoain
Thumb
Bizitza
JaiotzaLuzaide, 1912ko martxoaren 19a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaZuraide, 2008ko urtarrilaren 30a (95 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, musikaria eta musikagilea
Itxi

Ibilbidea

Bizitza

Feli Setoain Luzaideko Bitorianorenekoa etxaldean jaio zen, eta lehendabiziko ikasketak sorterrian eta Hondarribian egin zituen. Geroago, Uztaritzera joan zen ikasketak bukatzera, eta bertan aritu zen irakasle urte batzuetan.

Kargu altuko mugazain batekin ezkondu zen, eta Madrilera joan ziren bizitzera, Han, piano-irakasle jardun zuen alargun geratu zen arte. Orduan, Luzaidera itzuli zen, eta ahizparekin eman zituen bizitzako azken urteak.[4] 1969an Japoniara bidaiatu zuen.[2]

Musikaria

Setoain musikaria zen, eta euskal musika herrikoia biltzeari ekin zion. Zenbait bildumatan utzi zuen hori jasota, baina horiek aurkitzeko lanetan ari dira zenbait ikerlari oraindik.[4]

Idazlea

1960ean hasi zen Luzaide aldizkarian argitaratzen eta Vianako Printzea Erakundeak Iruñean argitaratzen zuen euskarazko gehigarrian ere idatzi zuen gero. [5] Mozkor kondu (1968) ipuina idatzi zuen.[6][7]

Errekonozimenduak

  • 2019ko abenduan Iruñeko Kondestablearen jauregian Hemen baditun 14 erakusketan omendu zuten, XX. mendean zehar euskararen sustapen eta normalizazioaren alde arituriko emakumeak omentzeko erakusketa. [8][9]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.