Farahko probintzia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Farahko probintziamap

Farah (persieraz: فراه) Afganistango hogeita hamalau probintzietako bat da, herrialdearen mendebaldean dagoena. Iparraldean Herat probintziarekin du muga, ipar-ekialdean Ghor probintziarekin, hego-ekialdean Helmand probintziarekin, hegoaldean Nimruz probintziarekin eta mendebaldean Iranekin. 48.471 km²-ko azalera du[1] eta 563.026 biztanle ditu. Hiriburua Farah da, eta Anar Darreh eta Xindand hiriak ere probintzia honetan daude.

Datu azkarrak Administrazioa, ISO 3166-2 ...
Farahko probintzia
 Afganistan
Thumb
Administrazioa
Estatu burujabe Afganistan
ISO 3166-2AF-FRA
HiriburuaFarah
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak32°30′N 63°30′E
Thumb
Azalera48.470,9 km²
MugakideakHego Khorasan eta Helmand probintzia
Demografia
Biztanleria563.026 (2021)
 274.523 (%48,8) (%51,2) 288.503 
Dentsitatea11,62 bizt/km²
Hizkuntza ofizialadari eta paxtuera
Ordu eremuaUTC+04:30
Itxi

Biztanle gehienak (%80) paxtunak dira. Tajikak %14 dira eta badira gutxiengo belutxi, aimak eta hazarak ere.

Kultura eta gizartea

Irango goi-lautadarekin mugan dago lurraldea, eta biztanleria lurraldean barrena zabalduta bizi da. Ezagunak dira gaztelu-hondakinak, besteak beste.

Etniei dagokienez, paxtunak dira Farah-ko biztanle gehienak (%80 inguru), baina hiriburuaren inguruan eta lurraldean zehar beste etnia batzuetakoak ere badaude: Tajik etniakoak, Aimaq-ak, Baloch-ak eta Hazarak.

Orokorrean, gizarte-antolaketa patriarkala daukate: tribu-buruak (ia beti gizonezkoak) errespetu handiz tratatzen dituzte, eta familiak indar handia dauka.

Erlijio nagusia islama da; gehienak suniak dira, baina hazara gehienak xiitak dira.

Lurraldean hizkuntza hauek egiten dira: dari, persiera, paxtuera eta baloch hizkuntza.

Barrutiak

Thumb
Farah Probintziako barrutiak

Farah Probintziak barruti hauek ditu:

  • Anar Dara
  • Bakwa
  • Bala Buluk
  • Farah (barrutia)
  • Gulistan
  • Khaki Safed
  • Lash Wa Juwayn
  • Pur Chaman
  • Pusht Rod
  • Qala-i-Kah
  • Shib Koh

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.