Faisal meskita

From Wikipedia, the free encyclopedia

Faisal meskitamap

Faisal meskita (urdueraz: فیصل مسجد, Faisal Masjid) Pakistango Islamabad hiriburuan dagoen meskita da. Munduko seigarren meskita handiena da eta Asia hegoaldeko handiena[1]. 1986 eta 1993 artean Munduko handiena izan zen.

Datu azkarrak Kokapena, Estatu burujabe ...
Faisal meskita
National symbols of Pakistan
Thumb
Thumb
Thumb
Kokapena
Estatu burujabe Pakistan
Pakistanen banaketa administratiboaIslamabad Capital Territory
Lurraldeko administrazio-erakundeIslamabad
Koordenatuak33°43′47″N 73°02′14″E
Thumb
Historia eta erabilera
Irekiera1986
Izenaren jatorriaFaisal Saudi Arabiakoa
Erlijioasunismoa
Edukiera300.000
Arkitektura
ArkitektoaVedat Dalokay (en) Itzuli
EstiloaIslamiar arkitektura
Dimentsioak90 (altuera) m
Atalakminarete: 4
    Itxi
    Thumb
    Meskitaren aire ikuspegia

    Faisal Saudi Arabiakoak 28 milioi dolar eman zituen eraikitzeko, hortik izena[2], eta 1986an bukatu zen eraikuntza. Beduinoen denda baten antza du eta 80 metroko altuera duten minareteak ditu lau erpinetan[3].

    Historia

    Islamabad 1960. hamarkadan diseinatu zen Pakistango hiriburu berria izateko helburuarekin eta 1966an Pakistango Gobernuak eta bisita ofizialean joana zen Faisal Saudi Arabiakoak munduko meskita handiena eraikitzeko erabakia hartu zuten. 1969an nazioarteko arkitektura lehiaketa antolatu zen horretarako eta 17 herrialdetako 43 proiektu jaso ziren. Vedat Dalokay arkitekto turkiarraren proiektua izan zen irabazlea.

    46 akre esleitu zitzaizkion Margalla mendien oinean eta injeniari pakistandarrek hartu zuten meskita eraikitzeko ardura[4]. 1976ko urrian hasi zen eraikuntza Faisal erregearen ondorengoa zen Khalid semeak lehenengo harria ezartzean[5] eta 1986 arte luzatu zen. Aurreneko errezua 1988ko ekainaren 18an izan zen.

    Deskribapena

    Arkitektura

    Faisal meskitaren barnean 74.000 fededunentzako tokia dago eta patioa eta sarrera kontutan artuta 200.000 pertsona kabitzen dira[6].

    Vedat Dalokay arkitektoak ez zuen kupularik eraiki, zortzi alde dituen sabaia baizik. Beduinoen desertuko denda baten antza du eraikinak. Meskitako egitura nagusia otoitz aretoa da eta zementuzko lau habek eusten diote. Kanpoaldean, lau erpinetan, 90 metrotako altuera duten minareteak daude, arkitektura otomandarraren elementuak diruditenak[7].

    Otoitz aretorako sarrera ekialdean dago eta portikodun patio bat zeharkatu beharra dago.

    Areto nagusiaren barnealdea marmol zuriz egina dago eta Sadequain artista pakistandarrak egindako mosaiko eta kaligrafiek apaintzen dute. Turkiar estiloko lanpara ikusgarri bat ere badago. Alkibla horman Mengu Ertel turkiarrak diseinaturiko kaligrafia zuri eta urdinak ikusten dira[8].

    Beste areto batzuk

    Hainbat elkarteren egoitzak ere badira meskitaren barnean. Nazioarteko Unibertsitate Islamikoa patioan ezarri zen hasiera batean, gaur egun kanpus berria eraiki zaio. Meskitaren barnean badira liburutegia, irakurketa gela, museoa eta kafetegia.

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Wikiwand in your browser!

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

    Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

    Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.