From Wikipedia, the free encyclopedia
Eztabada euskararen oinarrizko tratamendua da, alokutiboa ez dena. Teorian, euskalki guztietan ezagutzen eta erabiltzen da. Praktikan, ordea, baztertuxea dute eztabadakako tratamendua —Luis Luziano Bonapartek «indéfini» deitua— sortaldeko hizkera batzuetan.
Euskaraz, solaskidea edo hizketa-laguna tratatzeko hainbat modu ditugu. Alde batetik, pertsona-izenordain bat baino gehiago daude hizketa-lagunari erreferentzia egiteko: hi, zu, xu, berori. Beste alde batetik, izenordain jakin batzuk aukeratuz gero (hi, adibidez), aditz berezi bat —alokutiboa deritzona— erabili beharra dago: NOR, NORI eta NORK sintagmei dagozkien pertsona-markez gainera, hizketa-lagunari dagokion pertsona-marka agertuko da halako aditz alokutiboetan (Aita etorri DUK nire bila).
Bi ezaugarri hauek uztartzea du bereizgarri eztabadakako tratamenduak:
Zukako hizkera alokutiboan, 2. esaldia «Aita joan duzu» da; eta hikako hizkera alokutiboan, berriz, «Aita joan dun» (emakumezko bati esanda) edo «Aita joan duk» (gizonezko bati esanda).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.