armarriko atal nagusi eta erdikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezkutua, heraldikan, armarriaren euskarri fisikoa da, ikurraren erdian dagoena eta gehienetan ezkutu itxura duena[1]. Erdi Aroko zaldunek borrokan erabiltzen zuten ezkutuan du jatorria eta, horregatik, eskualdeen eta garaien arabera desberdinak izan daitezke. Bertan antolatzen dira armarriaren oinarrizko kolore (esmalte[2]) eta irudiak, eta zatitua ageri daiteke.
Ezkutuak ez du diseinu bera eskualdearen edo garaiaren arabera, eta itxura soil-soilak edo oso konplexuak izan dezakete. Adituen arabera, 24[3] eta ehundik gora itxura desberdin daude[4]. Mendeetan zehar, mota guztietako ezkutuak erabili izan dira (ez baita armarria definitzen duen elementua). Bere forma, artistaren sormenaren eta garaiko joera estetikoen araberakoa zen[5][6], bai agirietan bai arkitektura-eskulturetan.
XII. mendeko bigarren erdiko lehen ezkutu protoheraldikoen irudikapenek, oraindik, XI. eta XII. mendeetan erabilitako normandiar ezkutu luzeen itxura dute. 1230eko hamarkadaren inguruan, zalditeria astunak erabilitako ezkutuak, laburragoak eta hirukiagoak bihurtu ziren. Itxura hau argi ikusten da dagoeneko Tibalt I.a Nafarroakoaren errege-zigiluan 1234an. XV. mendetik aurrera, eta are gehiago Aro Moderno goiztiarrean zehar, ezkutu forma ugari garatzen dira. Goialdearen, aldeen eta oinarriaren formak bereizita deskriba daitezke, eta elementu horiek libreki konbina daitezke. Konplexutasun handiko armarri barrokoek (XVII-XVIII. mendekoak) aldaketa artistiko ugari dituzte.
Horrela bada, Euskal Herrian itxura ugariko ezkutudun armarriak aurki ditzakegu, bai garaiko agiri eta arkitekturan, bai egun erabiltzen diren euskarrietan.
Familia baten adar berri bat eratzean, beharrezkoa zen armarri batzuk armarri bakar batean batzea. Antzekoa gertatzen da herri eta eskualdeetako armarriekin, non armak gehituz joan diren gertakariak edo lurraldeak gehitu ahala. Horrela, armarri asko zatituta egon ohi dira[5].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.