From Wikipedia, the free encyclopedia
Exabyte (SI -ren notaziotik eratorria exa-) konputagailuen biltegiratze ahalmenean 1018 byte adierazten duen informazio unitatea da. Bere laburdura EB da, baina ez da exabit-ekin (Eb) nahastu behar.
Byten multiploak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
SI | IEC 60027-2 | |||||
Izena (Ikurra) |
SI Estandarra |
Erabilpena informatikan |
Izena (Ikurra) |
Balioa | ||
kilobyte (KB) | 103 | 210 | kibibyte (KiB) | 210 | ||
megabyte (MB) | 106 | 220 | mebibyte (MiB) | 220 | ||
gigabyte (GB) | 109 | 230 | gibibyte (GiB) | 230 | ||
terabyte (TB) | 1012 | 240 | tebibyte (TiB) | 240 | ||
petabyte (PB) | 1015 | 250 | pebibyte (PiB) | 250 | ||
exabyte (EB) | 1018 | 260 | exbibyte (EiB) | 260 | ||
zettabyte (ZB) | 1021 | 270 | zebibyte (ZiB) | 270 | ||
yottabyte (YB) | 1024 | 280 | yobibyte (YiB) | 280 |
Informatika arloan konputagailuen diseinuak eta memorien mugak baldintzatuta informazio unitateak biren berretzaileren multiploak dira. Honela informatikan KB-k edo kilobytek esanahia alternatiboa du eta 1000 byte izan beharrean 1024 byte edo 210 byte bezala ulertzen da. Nahasmena ez sortzearren IEC erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan, sistema bitarreko biltegiratze sistemetarako kibibyte (KiB), mebibyte (MiB), gibibyte (GiB)... unitateak sortu dira. Honela 1024 byte adierazteko erabilpen zuzena KiB unitatea da. KiB eta KB-ren arteko desberdintasuna beheko atalean argitzen da.
Gaur egun (2007), biak nahasten dira askotan. Esate baterako, 80 GBko disko gogor batek 80.000.000.000 byte ditu, baina sistema eragileak 74 GB dituela esango du, 1.024ko multiploak erabiltzen dituelako.
Kilobyte-n definizioan eta erabileran aurrizki bitarraren ohiz kanpoko erabilerak, ondorengo erabilerak eragin ditu. Kilobyte-ren kasuan honen kopurua honako biak izan daitezke:
Modu berdinean egingo da gainerako unitateekin, esaterako gigabyte batek, erabiltzen den testuinguruaren arabera 1024 gibibyte (informatikan) edo 1000 gigabyte adierazten du.
Informatikaren testuinguruan kilobyteren terminoa hasieratik erabiltzen zen 2 10 balioarekin, 1000-ra hurbiltzen delako. Konputagailuen hedatzearekin batera, sistema internazionalak definitutako aurrizkiaren erabilera desegokia ere zabaldu zen, informatika adituetatik erabiltzaile arruntetaraino. Hau dela eta kilobyte bat 1024 byterekin lotzen da nahiz eta 1000 byte da.
Aurrizki bitarra eta hamartarra bereizteko IEC estandarizazio erakundeak IEC 60027-2 dokumentuan zehazten den bezala kibi terminoa asmatu zuen, 1024-ren balioa duen neurria sortuz Kibibyte ( 1 KiB=1024 byte ). Baina bere erabilera ez da zabaldu oraindino.
Multzo berdineko unitateak:
Mb-k megabit 1.000.000 bit adierazten du eta MB-k megabyte 1.000.000 byte edo informatikaren testuinguruan 1.048.576 (220) byte . Halaber, ez da nahastu behar Mb/s edo Megabit segundoko MB/s edo Megabyte segundoko-rekin ez eta multzoko gainerako unitateekin: Giga, tera eta abar. Orokorrean esanda, byte segundoko konputagailuaren barruko komunikazioetan gertatzen da, aldiz bit segundoko konputagailutik kanpoko komunikazioetan SI sistema metrikoa erabiliz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.