Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Evangelista Torricelli (Faenza, Italia, 1608ko urriaren 15a - Florentzia, Italia, 1647ko urriaren 25a) fisikari eta matematikari italiarra izan zen, merkurioko barometroa 1643an asmatzeagatik ezaguna. Galileo Galileiren ikaslea izan zen, eta barometroa asmatzeaz gain baita ere optikan eta banaezinen metodoan aurrerapen esanguratsuak egin zituen.
Evangelista Torricelli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erroma eta Faenza, 1608ko urriaren 15a |
Herrialdea | Toskanako Dukerri Handia |
Heriotza | Florentzia eta Erroma, 1647ko urriaren 25a (39 urte) |
Hobiratze lekua | San Lorenzo basilika |
Heriotza modua | berezko heriotza: Sukar tifoidea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Roman College (en) (1624 - 1626) Erromako La Sapienza Unibertsitatea (1626 - 1632) |
Tesi zuzendaria | Benedetto Castelli (en) |
Doktorego ikaslea(k) | Vincenzo Viviani |
Hizkuntzak | latina italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Benedetto Castelli (en) (1626 - 1632) Giovanni Ciampoli (en) (1633 - 1641) Galileo Galilei (1641 - 1642) Fernando II.a Medici (1642 - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Galileo Galilei |
Kidetza | Accademia della Crusca |
Evangelista Torricelli 1608ko urriaren 15ean jaio zen Faenza-n, Ravenna-ko probintzian; Erroman. Bere gurasoak, Gaspare Torricelli eta Caterina Angetti oso txiroak ziren, eta Torricelli gaztearen talentuaz ohartzerakoan bere osaba Giacomo-rengana, Jacob bezala ezaguna, bidali zuten. Jacob frailea zen, eta Torricelliren heziketaz arduratu zen. 1624an bere osabak eskola Jesuita batean sartu zuen Faenzan matematika eta filosofia ikasteko. Bertan ikasten egon zen 1626ra arte, bere aita hil zen urtea, eta horren ondoren, 1627an Torricelli Erromara bidalia izan zen zientziak ikastera Benedetto Castelli-rekin (1579-1645), matematika irakaslea zena Sapienza-n eta Galileoren lehenetariko ikaslea.
Torricellik Galileo Galileiren obra bat aztertu zuen, Dialoghi delle nuove scienze (Zientzia berriaren dialogoa) hain zuzen ere, 1630ekoa. Galileoren obra hainbat printzipio mekanikoren garapenean inspiratu egin zuen Torricelli, eta printzipio horiek De motu (higiduraz) bere obran jaso zituen. 1632an Castelli Galileorekin kontaktuan jarri zen bere ikaslearen lana erakusteko asmoz eta Torricelli bere ikasle bezala onartzeko. Galileok baietz esan zion Castelliren proposamenari, eta beraz, Torricelli Galileoren ikasle bihurtu zen. Hori dela eta, Torricelli Arcetri-ra mugitu zen non Galileorentzako lan egin zuen izkribu kopiatzaile gisa, bere ikasle zen bitartean.
Galileo hil ondoren, Torricelli Erromara bueltatu nahi zuen, eta horregatik Fernando II.a Medici-ren eskaintza onartu zuen. Modu horretan, Torricelli Erromara mugitu zen, non filosofo eta matematikari gisa izendatua izan zen eta Florentziako Akademian irakasle postua izan zuen. Horrela, Torricelli betirako finkatu egin zen Erroman.
Torricelli 39 urterekin hil egin zen Florentzian, 39 urte bete eta 10 egunetara, 1647ko urriaren 25ean sukar tifoideaz, eta lurperatu izan zen San Lorentzo-ko Basilikan. Torricellik bere ondasun guztiak Alessandro Di Almagro bere adopziozko semeari utzi zizkion. 1868an, Faenzan Torricelliren estatua bat egin zen bere omenez, bere bizitza laburrean zehar zientziaren garapenean egindako aurrerapenengatik eskertzeko. Baita ere, 7437 Torricelli asteroidea eta ilargiko Torricelli kraterra bere omenez izendatuak izan ziren.
Torricelliren asmakizunik esanguratsuena merkurioko barometroa izan zen. “Tresna honek bi hitz grekoen izena darama, bi pisu neurri esan nahi duenak; izan ere, honekin aire zutabe bat merkurioko zutabe baten aurka pisatzen baita”. Barometroa arazo praktiko bati erantzuna emateko premiatik sortu zen. Toskana-ko ur ponpa fabrikatzaileak ura 12 metroko altuerara igotzen saiatu ziren, baina ikusi zuten xurgatze ponpa batekin muga 10 metrokoa zela. Torricellik ura erabili beharrean merkurioa erabili zuen, ura baino hamahiru aldiz dentsoagoa dena. 1643an gutxi gora behera metro bateko luzerako hodi bat sortu zuen, goiko partetik itxita, merkurioz bete zuen eta hodia era bertikalean ipini zuen merkurioz beteriko beste ontzi batean. Merkurioko zutabea 76 zentimetrora erori zen, goiko partean huts bat uzten. Gaur egun jakina denez, zutabearen altuera gorabeherak izan zituen presio atmosferikoaren arabera. Hori izan zen lehenengo barometroa.
Torricellik, barometroa asmatzeaz gain, lege bat aurkitu zuen, gaur egun Torricelliren legea bezala ezagutua. Torricellik aurkituriko legea zerikusia zuen irekidura batetik jariatzen den likido baten abiadurarekin. “Torricellik aurkitu zuen ura ontzi baten hondoko zulo txiki batetik pasatzen zela uraren sakoneraren erro karratuaren abiadura proportzionalean. Orduan, ontzia zilindro bertikal bat baldin bada zulo txiki batekin beheko aldean eta y baldin bada uraren sakonera t momentuan, orduan
edozein konstanterako k>0.”
Torricelli baita ere ezaguna da Torricelliren tronpeta aurkitzeagatik, zeinaren azalera infinitua da, baina aldiz bere bolumena finitua. Hori izugarrizko paradoxa bezala ikusi zen bere momentuan eta eztabaida handia piztu zuen infinituaren naturari dagokionez. Batzuen ustez, honek “infinitu osatu” baten ideia agerian ipini zuen. Torricellik hainbat froga alternatibo egin zituen, frogatzen saiatzeko tronpetaren azalera baita ere finitua zela, baina huts egin zuen.
Torricelli lehenetarikoa izan zen baita ere segida infinituen esparruan. Bere De dimensione parabolae obran, 1644koa, Torricellik kontuan hartu zuen txikiagotuz doan termino positiboen segida bat eta erakutsi egin zuen teleskopioei dagokien segida era beharrezko batean bat egiten zuela –rekin, non L segidaren muga da. Modu horretan, segida geometriko baten batuketarako formularen froga eman zuen Torricellik.
Horretaz gain, Torricellik Cavalieri-ren banaezinen metodoa garatu zuen. XVII. mendeko matematikari askok metodoaren berri izan zuten Torricelliren eskutik; izan ere, bere idazkera askoz ulergarriago zen Cavalierirenarekin konparatuz.
Torricelliren eskuizkribuak Florentzian kontserbaturik daude, Italian. Hurrengoak dira bere obra inprimatuak:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evangelista Torricelli |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.