euskal politikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Eva Lopez de Arroyabe Saez de Maturana (Gasteiz, 1973ko abenduaren 10a) Arabako Lautadako ganaduzalea da, Arabako Nekazarien Elkarteko zuzendari ohia. Larreako Batzorde Administratiboaren zuzendari izan zen lehendabiziko emakumea izan da.
Eva Lopez de Arroyabe | |||
---|---|---|---|
(2022) | |||
2016ko urriaren 21a - 2020ko otsailaren 11 Barrutia: Araba Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko XI. legealdia | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Gasteiz, 1973ko abenduaren 10a (50 urte) | ||
Herrialdea | Araba, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | abeltzaina eta politikaria | ||
Kidetza | EHNE | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu Araba | ||
Eva Lopez de Arroyabe 1973an Gasteizen jaio eta amaren aldeko senideen jatorria zen Illarduyan hazi zen, lurrarekin eta abeltzaintzarekin kontaktuan.[1] Zuzendaritza-Idazkaritza ikasi zuen. Larrean bizi eta lan egiten du.
2001 geroztik bere kidearekin batera Uriburu abeltzaintza-ustiategiaren kudeaketan ari da.[2][3] 2011n, eta lau urtez, Arabako lehen behi-gazta merkaturatzeko proiektua jarri zuten abian.[4][5] Duela 10 urtetik hona bere baserriak parte hartzen du “Nekazariak Eskolan” programan, 10-12 urte bitarteko ikasleak tokiko nekazaritzako elikagaie kontsumo arduratsuan sentsibilizatzeko.
2007tik 2011ra Arabako Nekazarien Elkartean (UAGA) zuzendaritza-batzordeko kide izan zen, baita Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE) nekazarien sindikatoan ere, bertako Berdintasun Arloaren buru izanik.[6]
2014tik 2016ra Gure Soroa Arabako Emalkume Nekazarien Elkarteko zuzendariordea izan zen, Euskal Landa Inguruneko Emakumeen batzordean bere taldearen ordezkari izanik. Emakume baserritarren kolektiboko ordezkaria zen Legebiltzarrak 2016an Emakume Nekazariaren Estatutua aho batez onartu zuenean.[7]
18 urte zituelarik hasi zen Illarduyako Administrazio-batzordean parte hartzen. 2013an Larreako kontzejuan boto gehien lortu zituen bigarren pertsona izan zen. Lehenak bere kargua uztean, berak hartu zuen, bertako buru izan zen lehen emakumea izanik.
2015-2018 urteetan Euskal Herria Bilduren Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea izan da Lur Jareak ordezkatuz.[8][9] 2016an Senaturako Arabako hautagaia izan zen (EH Bildu). 2016tik aurrera legebiltzarkidea da. (Arabako EH Bildu).[10][11] 2022ko maiatzean EH Bilduk proposatu zuen Arabako Diputatu Nagusia izateko.[12] EH Bilduren oinarri sozialek berretsi egin zuten hautagaitza, botoen % 98,8 eskuratuta.[13] 2022ko ekainaren 4an bere hautagaitza aurkeztu zuen Araian.[14]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.