Euskal argentinarrak (gaztelaniaz: vasco-argentinos) XIX. eta XX. mendeetan Argentinara iritsitako euskal herritar migratzaileen ondorengoek osatutako gizataldea da. Egun, 3,6 milioiko talde handia osatzen dutela uste da, eta Argentinako biztanleriaren % 10 inguru euskal jatorrikoa dela.

Datu azkarrak Biztanleak guztira, Biztanleria nabarmena duten eskualdeak ...
Euskal argentinarrak
ThumbThumbThumbThumb ThumbThumb
Biztanleak guztira
3.000.000[1] – 3.500.000[2]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
Herrialdean zehar
Hizkuntza
Gaztelania eta euskara
Erlijioa
Gehiengo katolikoa, gutxiengo sekularizatua
Zerikusia duten beste giza taldeak
Euskaldunak
Itxi

Halaber, Hego Amerikako herrialde hartan 15.000 bat euskal deitura daudela estimatzen da eta bertako toponimian ere aztarnak ugari dira.

Euskal argentinar ospetsuak

Aitzindariak

Buenos Aires hiriaren fundatzaileak izan ziren Pedro Mendoza eta Juan Garai eta San Salvador de Jujuy sortu zuen Francisco de Argañaraz y Murguia horiengandik hasita, XVI. mendean, ugari izan ziren dira Espainiako konkistaren garaian Argentinara joandako euskal herritarrak, tartean militar eta misiolariak.

XX. mendetik aurrera

XX. mendetik aurrera, euskal herritar jatorriko argentinar ospetsuen artean aipatzekoak dira Eva Peron eta Che Guevara politikariak, Esteban Maria Laxague apezpikua, Jorge Burruchaga, eta Julio Olarticoechea edota Sergio Goycochea futbol jokalariak.

Oraindik denboran geroago, aipagarri da Herbehereetako printzesa Máxima Zorregieta.

Toponimia

Besteak beste, Colonia Alberdi, Berazategui, Esteban Echeverría, Ezeiza, Bernardo de Irigoyen, Hipólito Irigoyen, General Madariaga, Necochea, Partido de Olavarría, Uribelarrea, General Urquiza eta Partido de Zárate euskal jatorriko toponimoak dira.

Euskal etxeak

Gaur egun, hainbat euskal etxe dago Argentinan: Buenos Aires, Necochea, Rauch, Temperley, La Pampa, Resistencia, Posadas, Paraná eta Concordia (Entre Ríos), Mendoza, San Juan, Santa Fe eta Rosario, eta Trelew, Comodoro Rivadavia, Río Negro eta Río Gallegosen (Patagonia).

Horietariko batzuetan euskara ere irakasten da, eta euskalduntzeko prozesuan ez dira gutxi Euskal Herrira ere urtero etortzen direnak .

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.