idazle estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Eunice White Beecher, jaiotzez Bullard (Sutton, 1812ko abuztuaren 26a – Stamford, 1897ko martxoaren 8a), A Minister's Wife izengoitiaz ere ezaguna, estatubatuar idazlea izan zen[1].
Eunice White Beecher | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eunice White Bullard |
Jaiotza | West Sutton Historic District (en) , 1812ko abuztuaren 26a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Stamford, 1897ko martxoaren 8a (84 urte) |
Hobiratze lekua | Green-Wood hilerria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Henry Ward Beecher (1837ko abuztuaren 3a - |
Seme-alabak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Artemas Bullard doktorearen eta Lucy Maria Whiteren alaba, Eunice White Bullard Massachusettsko Sutton herrian jaio zen 1812ko abuztuaren 26an[2] eta Hadleyn ikasi zuen. 1837an Henry Ward Beecher elizgizon protestantea 1837an Lawrenceburgera (Indiana) joan zenean, aldi baterako ekialdera itzuli zen Eunicerekin ezkontzeko, ezkon-hitza eman eta zazpi urte baino beranduago[1].
Beecherrek hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen, batez ere etxeko gaiak jorratuz, eta bere artikulu batzuk liburu moduan argitaratuak izan ziren. Ezkontzaren lehen urteetan izandako gaixotasun luze batean, oroitzapen sorta bat idatzi zuen, 1859an From Dawn to Daylight: A Simple Story of a Western Home izenburuarekin eta A Minister's Wife izengoitiarekin argitaratua. Gainera, beste liburu batzuk idatzi zituen: Motherly Talks with Young Housekeepers (New York, 1873), Letters from Florida (1878), All Around the House; or, How to Make Homes Happy (1878) eta Home (1883)[1].
Connecticuteko Stamford hirian hil zen 1897ko martxoaren 8an[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.