Eunate (herri hustua)
Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Izarbeibarreko herri hustua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Eunate[1][lower-alpha 1] Izarbeibarrako Muruzabal udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Izarbeibar-Novenera eskualdean.
Eunate | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Eunateko Andre Mariaren eliza; atzealdean Obanos | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera |
Udalerria | Muruzabal |
Administrazioa | |
Mota | herri hustu |
Izen ofiziala | Eunate |
Posta kodea | 31152 |
Herritarra | eunatear |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′21″N 1°45′42″W |
Garaiera | 392 metro |
Distantzia | 22,2 km (Iruñetik) |
Erdi Aroan jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Muruzabalgo Udalara pasa ziren.
Bertako biztanleak eunatearrak ziren.
Somportetik | Donejakue bidea Aragoiko bidea |
Donejakuera | |||||
Eneritz (2,8 km) |
Eunate | Obanos (2,3 km) | |||||
Eunate toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Eunate izena ez da ematen duen bezain begi bistakoa. Lehen begiratuan, badirudi ehun eta ate hizkiez osatua dela. Eskualde horretan, Izarbeibarrean, XIX. mende arte euskaraz hitz egin zen, eta arkuen kopurua litzateke hipotesi horren oinarria. Hala ere, dokumentuetan begiratuta, Eunate izena oso berria da: Onat da formarik zaharrena, eta orobat Onat, Onate, Unat, Unate izenak ere zaharrak dira. Tokiko euskaran ere, ez zioten Eunate esaten. Beraz, gaur egun baztertuta dago ehun + ate etimologia.[3]
Eunate = Ehun ate etimologia asmatu hori justifikatzeko, arrazoibide hau asmatu zen: tenplu oktogonala 33 arkuz osatutako arkuteriak inguratzen duenez, elizari hiru itzuli eman eta gero bertara sartzean, 33+33+33+1=100 ate edo arku igarotzen direla.
Gaur egun, Eunate emakumezko izena ere bada.[4]
Eunate Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean eta Muruzabal udalerrian.
Iruñeko merindadearen hegoaldeko herri hustu da.
Muruzabalgo klima mediterranear-kontinental motakoa da. Urteko batez besteko tenperatura 13 eta 14 gradu artekoa eta prezipitazioak 600 eta 700mm bitartekoak dira. Eurite ugarienak udaberri eta udazkenean izaten dira. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru izaten dira, udalerriko gune menditsuenetan ugariagoak.
Jatorrizko landaredia arte eta klima mediterraneoko berezko landareek osatzen zuten, baina gizakiaren mendeetako eraginaren ondorioz, ia erabat desagertu da gaur egun.
Muruzabalen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[6] |
Hasieran herrigune txiki bat izan zen, baina ez dago ia idatzirik. Nolanahi ere, XIII. mendearen hasieran bazen hileta-kapera, 1219az geroztik dokumentatutako kofradia baten erdigunea eta Izarbeibarko kontzejuetako epaimahaien eta maioralen biltoki tradizionala, XVI. mendeko testuetan agertzen den bezala. 1800. urtean jendez hustutzat jotzen da. Eliza jaun tenplarioek eraikitakoen prototipoa da. Erromaniko estilokoa eta oinplano oktogonalekoa, arkuekin ornatuta dagoen abside poligonal bat irteten da. Arkuteria oktogonal batez inguratuta dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.