Armada Gorriko piloto euskalduna From Wikipedia, the free encyclopedia
Eugenio Prieto Arana (Eibar, 1922 -1987) Bigarren Mundu Gerran Sobietar Batasuna defendatzen borrokatu zuen hegazkinlari euskalduna izan zen, Aireko Indar Sobietarretako euskal hegazkinlarien taldekoa, Bandera Gorriaren Ordena irabazitakoa.
Eugenio Prieto Arana | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1922 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 1987 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | soldadua eta hegazkinlaria |
Jasotako sariak | |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian Bigarren Mundu Gerra Ekialdeko Frontea Bigarren Mundu Gerran |
1922an jaio zen Eibarren, eta Gerra Zibilean Eibartik Sobietar Batasunera joandako 60 gerrako umeetakoa izan zen. Odesa eta Pirovodskaia hirietan bizi izan zen, eta nerabe zela harrapatu zuen II. Mundu Gerran Sobietar Batasuna sartu izana eta Txkalov hiriko pilotu eskolan trebatu zen, beste zenbait euskal gazterekin[1].
Hegazkinak manejatzen ikasita, Aireko II. Armada Sobietarrean integratu zen, eta lotinante kargua lortu zuen. 1943ko Kurskeko guduko borrokaldi batean hegazkina bota zioten (egun berean Antonio Uribe pilotua ere bota zuten baina Uribe hil egin zen), baina bizirik irten zen, eta alemanek harrapatu zuten. Ihes egin zuen eta Armada Gorriarekin berriro bat eginda, borrokan jarraitu zuen.
Etsaiaren lau hegazkin bota izanagatik Bandera Gorriaren Ordenaren oroigarria jaso zuen. Moskun langile gisa jarraitu zuen bizitzen gerra ondoren, baina Piedad Sainz de la Maza emaztearekin Euskal Herrira itzuli zen 1987an[1], eta urte berean hil zen Eibarren[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.