From Wikipedia, the free encyclopedia
Etruskoen literatura etruskoz idatzitako idazkien multzoari esaten zaio, etruskoek alfabeto grekoa hartu zutenetik (K.a. VII. mendea) erabiltzeari utzi zioten arte. Erlijioari buruzko idazki batzuk iritsi zaizkigu bakarrik K.a. IV. mendekoak, baita idazle klasiko batzuen aipamenak ere. K.a. I. mendean Siziliako Diodorok idatzi zuen etruskoen idazkera lorpen handia izan zela. Oso gutxi dakigu haien hizkuntzaz, eta dena inskripzioetan aurkitutakoari esker da.
Etruskoek oso erlijiosoak izatearen ospea zuten antzinate klasikoan, eta horrek bere sineskeria zaletasun ustezko buruzko hainbat ipuin sortu zituen, askotan haien kontra erabilita. Ugari dira erritu eszenak eta euren jainko batzuk erretratatzen dira, pintura eta erliebeekin. Hala ere, iritsi zaiguna beste hizkuntza batzuetan ekarria da. Gaur egun gure etruriar erritoen ezagutza erromatarrengatik dator, K.a. I. mendetik.
Hainbat gauza ezagutzen dira haien erlijioari buruz: ispiluak, brontzezko erliebeak, laminak... liburu osoa izan gabe. Poema batzuk iritsi dira, baita kanta batzuk ere.
Gutxi gorabehera, Hamabi Taulen legean oinarrituta daude, K.a. 450 urtean Erromatar foroan jarrita.
Ziurra da literatura historikoa sortu zutela, Marco Verrio Flaco gramatikoak eta Tiberio Klaudio erromatar enperadoreak testu horiek erabili zituztelako euren ikerketetan, baina ezer gutxi dakigu. Aristokraziako familien historia jasoko zutela pentsatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.