Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Esther Jane Williams (Inglewood, Kalifornia, AEB, 1921eko abuztuaren 8a - Beverly Hills, AEB, 2013ko ekainaren 6a) estatubatuar igerilari eta aktorea izan zen[1].
Esther Williams | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esther Jane Williams |
Jaiotza | Inglewood, 1921eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 2013ko ekainaren 6a (91 urte) |
Familia | |
Aita | Louis Stanton Williams |
Ama | Bula |
Ezkontidea(k) | Leonard Kovner (en) (1940ko ekainaren 27a - 1944ko irailaren 12a) Ben Gage (1945eko azaroaren 25a - 1959ko apirila) Fernando Lamas (1969ko abenduaren 31 - 1982ko urriaren 8a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Los Angeles City College (en) Washington Preparatory High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, autobiografialaria, telebista-aktorea, zinema aktorea eta igerilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
esther-williams.com | |
|
Haurretan, igerilari gisa nabarmendu zen. 1937an, 100 metroko Estatu Batuetako txapeldun atera zen, eta, urtebete geroago, 300 metrotako txapeldun. Halaber, Pazifikoko igerilarien txapelduna izan zen, eta 1940ko Olinpiar Jokoetan parte hartzera deitu zuten, gero gerrak eragotzi bazuen ere.
Zineman, 1940an egin zuen debuta, ikuskizun akuatiko batean, Johnny Weissmullerren zuzendaritzapean. 1942an, Metro-Goldwyn-Mayerrek kontratatu zuen, eta ospe handia lortu zuen Andy Hardy's Double Life filmarekin. Bera eta Mickey Rooney ziren protagonistak. Are arrakasta handiagoa izan zuen, baina, Bathing Beauty (1944) filmean, G. Sidneyren zuzendaritzapean.
Bathing Beautyk hasitako ildotik, 1945etik 1955era, igerilari-dohainak erakusteko propio egindako filmetan parte hartu zuen, eta garai hartako zinema-izar ospetsuenetako bat izatera iritsi zen. Aquamusical esan zitzaien film hauei Hollywooden.[2] Estilo eta garai honetako bere film entzutetsuenak izan ziren Million Dollar Mermaid (bere faboritoa), Neptune’s Daughter eta Jupiter’s Darling, guztiak uretako koreografia ikusgarriak dituztenak.[3]
1962an egin zuen azken filma, Magic Fountain.
Gero, enpresaburu gisa hasi zen lanean. International Pool Corporation izeneko industria bat sortu zuen, igerilekuak diseinatu, egin eta saltzeko, eta zenbait igeriketa-eskola finantzatu zituen. 1984ko Olinpiar Jokoetan, igeriketa-proben esatari gisa lan egin zuen ABC telebista-katearentzat.
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1942 | Andy Hardy's Double Life | Sheila Brooks | Mickey Rooneyrekin batera |
1943 | A Guy Named Joe | Ellen Bright | |
1944 | Bathing Beauty | Caroline Brooks | Red Skeltonekin batera |
1945 | Thrill of a Romance | Cynthia Glenn | Van Johnsonekin batera |
1945 | Ziegfeld Follies | Bera | |
1946 | The Hoodlum Saint | Kay Lorrison | |
1946 | Easy to Wed | Connie Allenbury Chandler | Van Johnson eta Lucille Ballekin batera |
1946 | Till the Clouds Roll By | Bera | |
1947 | Fiesta | Maria Morales | Ricardo Montalbánekin batera |
1947 | This Time for Keeps | Leonora 'Nora' Cambaretti | Johnnie Johnstonekin batera |
1948 | On an Island with You | Rosalind Reynolds | Peter Lawford eta Ricardo Montalbánekin batera |
1949 | Take Me Out to the Ball Game | K.C. Higgins | Gene Kelly eta Frank Sinatrarekin batera |
1949 | Neptune's Daughter | Eve Barrett | Ricardo Montalbán eta Red Skeltonekin batera |
1950 | Duchess of Idaho | Christine Riverton Duncan | Van Johnsonekin batera |
1950 | Pagan Love Song | Mimi Bennett | Howard Keelekin batera |
1951 | Texas Carnival | Debbie Telford | Howard Keelekin batera |
1951 | Callaway Went Thataway | Bera | |
1952 | Skirts Ahoy! | Whitney Young | |
1952 | Million Dollar Mermaid | Annette Kellerman | Victor Maturerekin batera |
1953 | Dangerous When Wet | Katie Higgins | Fernando Lamasekin batera |
1953 | Easy to Love | Julie Hallerton | Van Johnson eta Tony Martinekin batera |
1955 | Jupiter's Darling | Amytis | Howard Keelekin batera |
1956 | The Unguarded Moment | Lois Conway | |
1958 | Raw Wind in Eden | Laura | Jeff Chandlerrekin batera |
1961 | The Big Show | Hillary Allen | |
1963 | Magic Fountain | ||
1994 | That's Entertainment! III | Bera |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.