Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila
From Wikipedia, the free encyclopedia
Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila (gaztelaniaz: Primera Nacional de Rugby) Espainiako errugbi ligako bigarren maila izan zen 1982tik 1998ra, eta hirugarren maila 1998tik 2013-14 denboraldian desagertu zen arte.
Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila Primera Nacional de Rugby | |
---|---|
Antolatzailea | Federación Española de Rugby |
Sorrera | 1982 |
Azkena | 2014 |
Eremua | Espainia |
Maila | 2.a 1982tik 1998ra 3.a 1998tik 2014ra |
Igoera | Ohorezko maila 1982tik 1998ra Ohorezko B maila 1998tik 2014ra |
Jaitsiera | Eskualdeetako ligak (Euskal Maila) |
Historia
1972tik 1982ra jokatu zen Espainiako Bigarren Mailako liga izan zen Lehenengo Nazionalaren aurrekaria. 1982-83 denboraldian multzo bakarreko Ohorezko maila eratu zen, eta "Lehenengo Nazional maila" izena eman zitzaion bigarrenari.[1] 1983-84 denboralditik aurrera, zortzi taldeko lau multzoz osaturik egon zen: Iparraldea (bertan zeuden euskal taldeak), Levante, Erdi-Hegoaldea eta Ipar-mendebaldea. Multzo bakoitzeko txapeldunek beste lehiaketa bat jokatzen zuten, Ohorezko mailara zein igoko ziren erabakitzeko[2]
1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak lehenbiziko maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen: Iparralde-Levante eta Ipar-mendebalde-Hegoalde-Erdialde; euskal taldeek lehenbizikoan jokatzen zuten, Katalunia eta Valentziakoekin.[3] 1991-92 denboralditik aitzina, 12 taldeko multzo bakarrean jokatu zen,[4] 1994-95 denboraldian, berriz, lehengo antolaketa mooldera itzuli zen, 8 taldeko lau multzo,[5] eta hurrengo denboraldian 10 taldeko multzoak izatera pasatu zen.[6]
1998-99 denoraldian, "Primera Especial" maila sortu zuen federazioak, egungo Ohorezko B, 8 talderekin; ondorioz, Lehenengo Nazionala Espainiako 3. maila bilakatu zen. Azkenik, 2014-15 denboraldian Ohorezko B maila hiru multzo izatera pasatu zen, eta Lehenengo Nazionala desagertu.
Palmaresa
1982tik 1998ra
Denboraldia[7] | Taldeak | Irabazlea | Ligako euskal talde onena |
---|---|---|---|
1982-83 | 24 (3x8) | ![]() | Hernani R.E. (multzoko 1.a) |
1983-84 | 32 (4x8) | ![]() | Gernika R.T. (multzoko 1.a) |
1984-85 | 32 (4x8) | ![]() | Getxo R.T. (multzoko 1.a) |
1985-86 | 20 (2x10) | Hernani R.E. (A multzoko 1.a) | |
1986-87 | 20 (2x10) | C.A. San Sebastián (A multzoko 2.a) | |
1987-88 | 20 (2x10) | Hernani R.E. (A multzoko 2.a) | |
1988-89 | 20 (2x10) | Getxo R.T. (A multzoko 1.a) | |
1989-90 | 20 (2x10) | Gernika R.T. (A multzoko 1.a) | |
1990-91 | 20 (2x10) | Gaztedi R.T. (A multzoko 4.a) Atlético Bera Bera (B multzoko 2.a) | |
1991-92 | 12 | ![]() | Atlético Bera Bera |
1992-93 | 12 | ![]() | Ordizia R.E. (6.a) |
1993-94 | 12 | ![]() | Ordizia R.E. (6.a) |
1994-95 | 32 (4x8) | ![]() | Mungia R.T. (B multzoko 1.a) |
1995-96 | 32 (4x8) | ![]() | Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a) |
1996-97 | 39 | ![]() | Mungia R.T. (B multzoko 1.a) |
1997-98 | 40 (10x4) | ![]() | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) |
1998tik 2014ra
Hego Euskal Herriko taldeak Lehenengo Nazionaleko Iparraldeko multzoan aritzen ziren.
Denboraldia[7] | Irabazlea | Ligako euskal talde onena |
---|---|---|
1998-99 | ![]() | Kakarraldo R.T. (B multzoko 1.a) |
1999-00 | ![]() | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) |
2000-01 | ![]() | Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a) |
2001-02 | ![]() | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) |
2002-03 | ![]() | Ordizia R.E. (B multzoko 2.a) |
2003-04 | ![]() | Durango R.T. (B multzoko 1.a) |
2004-05 | ![]() | Gernika R.T. (B multzoko 1.a) BRT Menditarrak (C multzoko 2.a) |
2005-06 | ![]() | Gaztedi R.T. (B multzoko 1.a) BRT Menditarrak (C multzoko 3.a) |
2006-07 | ![]() | Eibar R.T. (B multzoko 1.a) |
2007-08 | ![]() | C.A. San Sebastián (B multzoko 1.a) |
2008-09 | ![]() | Eibar R.T. (B multzoko 1.a) |
2009-10 | ![]() | Uribealdea Rugby (B multzoko 1.a) |
2010-11 | ![]() | Eibar R.T. (B multzoko 2.a) |
2011-12 | ![]() | Eibar R.T. (multzoko 1.a) |
2012-13 | ![]() | Zarautz R.T. (multzoko 1.a) |
2013-14 | ![]() | Gaztedi R.T. (multzoko 5.a) |
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.