gaztelania arautzen duen erakundea From Wikipedia, the free encyclopedia
Real Academia Española edo RAE (euskaraz: «Espainiako Errege Akademia») gaztelania arautzen duen erakundea da, 1713an ilustratuen talde batek sortua, Juan Manuel Fernández Pachecoren zuzendaritzapean, Frantses Akademiak hasitako bideari jarraituz. Egoitza Madrilen du. Gaztelaniaz hitz egiten duten beste 21 herrialdeetako akademiekin batera, Asociación de Academias de la Lengua Española izeneko elkartea eratu du. Bere arauak hainbat argitalpenetan jaso ditu eta nagusiak hauek dira: Diccionario de la Real Academia Española hiztegia, Ortografía ortografia liburua eta Nueva gramática gramatika liburua. Argitalpen horiek neurri handi batean diru publikoaz finantzatu dira, baina haien edukia ez da lizentzia librearekin eskaintzen;[1][2] gainera, lan horietako edukiaren zati handi bat hizkuntzako hainbat adituren obretatik hartu duen arren, RAEk bere lanetan ez du iturrien bibliografiarik argitaratzen.[3]
Real Academia Española | ||
---|---|---|
Limpia, fija y da esplendor | ||
Datuak | ||
Mota | hizkuntz arauemailea, akademia nazionala eta erakundea | |
Herrialdea | Espainia | |
Jarduera | ||
Kidetza | Asociación de Academias de la Lengua Española eta Instituto de España | |
Erabilitako hizkuntza | gaztelania | |
Agintea | ||
Egoitza nagusi | ||
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1713 | |
Sortzailea | ||
Jasotako sariak | Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari (2000) | |
webgune ofiziala |
RAEk goiburu hau du: «Limpia, fija y da esplendor» (euskaraz: Garbitzen du, finkatzen du eta distira ematen du).
Akademikoek bizitza osoko eserlekua dute eta letraz antolatzen dira. Hona hemen zerrenda:
(eserlekua) Izen-deiturak (sarrera urtea)
|
Hautatuak baina kargua zin egin ez dutenak Eserleku hutsak
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.