From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskujokoa edo malabarismo tresna desberdinak manipulatuz eta haiekin jolastuz egiten den espektakulua da. Objektu horiek gora botatzen dira, orekan mantentzen dira, beti lurrera erori gabe. Joku hauek ikusteko ederrak dira eta trebetasun handia eskatzen dute, bereziki psikomotrizitate aldetik. Eskujokoak egiten dituena "eskujokaria" edo "malabarista" da. Eskujokoak zirkuetan eta kaleko ikuskizunetan ohikoak dira.
Eskujokoek historia luzea dute. Egipton, esaterako, Beni Hassan (1794 a 1781 a.c.) printzearen garaietan ezagunak ziren oinak erabiliz eskujokoak egiten zituzten emakumeak. Talmuden ere eskujokoak egin zituen errabinoa aipatzen da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.