From Wikipedia, the free encyclopedia
Psikomotrizitatea heziketaren filosofia bat da. Mugimenduaren bidez pertsonaren garapen fisiko, psikiko eta soziala ahalbidetzen, errazten eta suspertzen duen gaitasun gisa definitu ohi da.
Psikomotrozitateak gizakia bere osotasunean ulertzen du. Haurraren afektibitate, adimen eta mugimendu esparruak bateratuta ulertzen dituzte.
Jarduera psikikoa eta portaera motorearen artean lotura estua dago. Ondorioz, psikomotrizitatea ez da mugimendua bera soilik aztertzera mugatzen; ezaugarri psikikoak ere kontuan hartzen ditu. Psikomotrizitatea, azken batean, gizakiak gorputza komunikatzeko baliabie gisa erabiltzen du. Gorputzeko betebehar neuromotrizak eta psikikoak erabat elkarlotuta daude, haurraren hazkuntza eta garapena ulertzeko modua baldintzatzen du.
Bizi izandako esperientziek norberaren izaera eta nortasuna baldintzatzen dute. Hori dela eta, inguruarekiko harremana, parte hartzea, jarduera, ekintza ezinbesteko osagaiak izango dira heziketa antolaketa honetan.
Hezitzailearen eginkizuna hauxe da: haurraren izaera desberdin, helburu pedagogikoen aurrean ezarri; saiakera, esperimentazioa, proba, tanteoa eta bizipenaren bidez aurreratzeko aukera anitzak izan ditzan. Mugimendu aske eta ez zuzenduaz, bizipen eta barneraketaz, haurraren ahalmenak garatzen saiatuko dira (baita adimena ere).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.