Remove ads
Jatorriarekiko distantzia errealak zenbakiei berez legozkiekeen distantzien araberakoak ez baizik zenbaki horien logaritmoen araberakoak diren eskala From Wikipedia, the free encyclopedia
Eskala logaritmikoa oso tarte zabaleko zenbaki-datuak modu trinkoan erakusteko modua da. Datu handienak datu txikienak baino ehunka edo milaka aldiz handiagoak direnean eskala logaritmikoa erabiliz gero begi-bistan errazago interpretatuko dira zenbaki horiek grafikoki. Grafikoko bi puntuen arteko distantzia adierazteko ez dira erabiltzen berez distantziari dagokion zenbakia, baizik eta zenbaki horren logaritmoa.[2]
Mota horretako eskala ez da lineala, alegia, 10 eta 20 zenbakien arteko distantzia, eta 90 eta 100 zenbakien artekoa, ez dira berdinak. Bestalde, 10 eta 100 zenbakien arteko distantzia, eta 100 eta 1000 zenbakien artekoa berdinak dira. Horrela, distantzia finko bat eskalan mugituz, kopurua 10 aldiz handiagoa den beste zenbaki bat lortuko da (edo beste faktore finko bat).
Hazkunde- esponentziala duten kurbak gehienetan eskala logaritmikoan arabera erakusten dira, bestela azkarrregi handitu egingo lirateke grafiko txiki batean dena sartzeko. Grafiko hauek errazago interpretatzeko modu bat da pentsatzea ardatzeko koxka bakoitzean mugitu ahala datuaren digitu kopurua hazi egiten dela. Horrela 10tik, 100ra, 1000ra eta 10000ra pasatzeko urratsa bakoitzean distantzia bera mugitu behar da eskala logaritmikoan, baina digitu kopurua 1 gehiago lortzen da aldi bakoitzean: 2, 3, 4 eta 5 digitu.
Goian ezkerrean dagoen grafikoan X eta Y ardatzetan eskala lineala erabili da, eta Y ardatzean eko balioak 0 eta 10 bitartekoak dira.
Aldiz, behean ezkerrean dagoenean 10 oinarriko eskala logaritmikoa erabiltzen da grafikoaren Y ardatzarentzat, balioak kasu honetan 0,1 eta 1.000 tartekoak direla.
Goian eskuinean dagoen grafikoan log-10 eskala erabiltzen da X ardatzarentzat, eta beheko eskuineko grafikoan log-10 eskala erabiltzen da X ardatzarentzat eta Y ardatzarentzat.
Datuen aurkezpena eskala logaritmikoan egitea lagungarria izan daiteke kasu hauetan:
Kalkulu-erregelek eskala logaritmikoak dituzte eta nomogramek ere askotan eskala logaritmikoak erabiltzen dituzte. Bi zenbakien batezbesteko geometrikoa zenbaki horien tarteko balio erabilgarria da maiz. Ordenagailuko grafikoak etorri aurretik, grafiko logaritmikoetarako papera ohiko tresna zen zientifikoentzat.
Kalkulagailu elektronikoak asmatu baino lehen erabiltzen ziren kalkulu-erregeletan markak eskala logaritmikoaren arabera egoten ziren, horrela zenbakiak biderkatzea edo zatitzea oso erraz egiten zen, besterik gabe eskalako luzerak gehitu edo kenduz.
Hauek dira ohiko eskala logaritmikoaren adibideak, non aldi berean balio oso handi asko eta oso txiki asko erabiltzen diren.
Hauek dira eskala logaritmikoaren ohiko adibideak, non kantitate ugari balio baxuagoko (edo negatibokoa) datu asko ematen diren.
Gure zentzumenetako batzuk modu logaritmikoan funtzionatzen dute (Weber – Fechner legea), eta, beraz, horiek lantzeko egokia da eskala logaritmikoa erabiltzea. Bereziki gure entzumenarekin. Gainera, tribu isolatu bateko haur txikien ikerketek erakutsi dute eskala logaritmikoak zenbait kulturatan zenbakien bistaratze naturalena direla.[6] Xede geografikoetarako ere erabil daiteke, adibidez, lurrikaren abiadura neurtzeko.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.