Datuen transmisioan gertatzen diren erroreak detektatzeaz eta erroreren bat duen informazioa berriro transmititu behar dela ohartarazteaz arduratzen den protokolo-zatia From Wikipedia, the free encyclopedia
Matematikan, informatikan eta informazio-teorian, erroreen detekzioa eta zuzenketa teknika garrantzitsua da datuen integritatea ziurtatzeko. Hainbat prozedura eta gailu erabiltzen dira horretarako.[1]
Hainbat ordenagailuren eta dispositiboren arteko komunikazio etengabea, askotan datu-komunikaziorako diseinatu gabeko kanalen bitartez (telefono-lineak esaterako), zarata sor dezake, eta horren ondorioz erroreak.
Datuen integritatea ziurtatzeko lortu behar da erroreak hautematea, eta ahal den neurrian zuzentzea (edo komunikazioa errepikatzea). Erroreak detektatu eta zuzendu ahal izateko transmititutako datu-blokeetan erredundantzia txertatzen da, bit gehigarriak barneratuz.
Oinarrizko bi estrategia garatu dira erroreen detekzioari eta zuzenketari begira:
Bidali nahi dugun datu-kateari bit gehigarri bat, paritate bita, eranstean datza. Bit gehigarri horren balioarekin ziurtatuko da 1 egoeran dauden biten kopurua bikoitia dela.
Hartzaileak datu-katea aztertzean ziurtatu beharko du, paritate-bita ere kontuan hartuta, bat egoerako biten kopurua bikoitia dela; eta hala ez bada errorea detektatzen da.
Teknika honen ahulezia da bit baten errorea detektatzen duela baina erroredun bitak bi badira (edo kopuru bikoitia) erroreak ez direla detektatuko.
CRC kodeak eta checksum ahaltsuagoak dira alde horretatik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.