Errementari kalea (Gasteiz)
Gasteizko Alde Zaharreko kale bat From Wikipedia, the free encyclopedia
Gasteizko Errementari kalea Alde Zaharrean dago. Herri hizkeran Erre moduan ezaguna da.
Errementari kalea (Gasteiz) | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz eta Alde Zaharra |
Koordenatuak | 42°50′59″N 2°40′28″W |
![]() | |
Dimentsioak | 600 () m |
Kokapena
Andre Mari Zuriaren plazan hasten da eta Jesusen Zerbitzarien kalean amaitzen da, Ahate Iturri plazatxoaren ondoan.
Luzera
600 metro inguruko luzera du. Ezkerreko espaloian 43 zenbakiraino iristen da eta eskuinekoan 108raino.
Historia
Henrike Knörr eta Elena Martínez de Madina Salazarrek idatzitako “Toponimia de Vitoria I – Gasteizko toponimia I[1]” (Euskaltzaindia, 2009) liburuaren arabera, Alfontso XII Gaztelako Erregeak fundatu zuen kale hau 1200 urtean. Izenaren jatorria kalean tailerra zuten errementariengandik dator.
Kale honetan jaiotako pertsonai ezagunak
- Maria Josefa Sancho. 82. zenbakidun etxean jaio zen. Egun, museo bat dago bere omenez[2].
Azpiegiturak
Alde Zaharraren goiko aldera igotzeko bi arrakala automatiko kale honetan hasten dira, Apaizgaitegi zein Bakardade kantoietan.
Oinezko gutxi ibiltzen denez merkataritza ez da oso ugaria kalean, horren ordez Gastronomia Elkarte asko dago.
Eraikinak
Jaiak
Kalearen azken zatiak, Harategi kantoitik Ahateen Iturrien plazara doanak, jaiak ospatzen ditu iraileko lehen larunbatean Bideko Ama Birjinaren omenez.
- 43. zenbakian Bideko Ama Birjinaren irudia dago
Trafikoa
Oinezkoentzako kalea den arren ibilgailu ugari ibiltzen da, gehienbat banaketa kamioiak. Norabide bakarrekoa, iparraldetik hegoalderantz.
Gasteiztxo tren turistikoa[3]k kaletik igarotzen da.
Aparkalekua
Ezin da aparkatu.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.