Errekaldeberri
Bilboko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Bilboko auzoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Errekaldeberri Bilboko hego-mendebaldean dagoen auzoa da. Bilboko zazpigarren barrutian dago, Errekaldeko barrutian alegia. Auzoak 110,53 hektareako azalera dauka eta 18.179 biztanle (2004ko datuen arabera). Barrutian biztanlerik gehien duen auzoa da, eta honi izena ematen dio. Antzinako Elgera erreka zegoen tokian eraiki da auzoa. Gaur egun erreka horrek lurpeko ibilbidea egiten du Ibaizabal ibaiarekin batu arte.
Errekaldeberri | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bilbo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°15′06″N 2°56′46″W |
Azalera | 1,11 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 17.167 (2023) |
Dentsitatea | 15.192 bizt/km² |
Urteetan zehar hiritik dezente isolaturik egon da, FEVEren Ametzolako trenbideek bananduta. Gordonizeko eta Urkiola kaleko zubiek bakarrik lotzen zuten hiriarekin. Horrez gain, plangintza ezak eraginda, A-8 Autobideak bitan banatzen du auzoa; etxebizitzak autobidea baino lehenago eraikitzen hasteagatik, etxebizitzetako askok, ondo-ondoan dute autobidea.
Azken urteetan ordea, auzoa hobetuz doa pixkanaka. 1998. urtetik aurrera ordea obra erraldoi baten bitartez trenbideak lurperatu zituzten, horrela auzoa hirigunearekin erabat lotuta geratu da.
Auzoko jaiak ekainaren amaieran antolatzen dituzte.
Ipar-mendebaldean Basurtu, ipar-ekialdean Ametzola, ekialdean Iralabarri, hegoaldean Arraiz eta Arnotegi mendia eta hego-mendebaldean Iturrigorri eta Uretamendi auzoak mugakide ditu.
Gordoniz kalea da ardatz nagusia. Honen mendebaldean, paraleloki, Villabaso bidea kalea doa. Ekialdean, bestela, Errekaldeko plaza dago. Kale perpendikularrak, iparraldetik hegoaldera, Goya eta Ciudadela, Errekaldeberri, Altube, Anboto eta León de Uruñuela daude. Gordonizen jarraipena hegoalderuntz Iturrigorri bidea da.
Ciudadela kaleak hego-ekialderuntz Larraskitu errepidearekin jarraitzen du.
Bilbobusek linea hauek lotutako ditu auzoarekin:
Linea | Ibilbidea | Maiztasuna (minutu) |
---|---|---|
27 | Arabella - Betolatza | 15´ |
57 | Miribilla - Ospitalea | 60´ Asl-Osr. |
72 | Larraskitu - Gazteleku | 12´ |
76 | Artatzu/Xalbador - Moyua | 20´ |
77 | Peñascal - Larreagaburu | 12´ |
A8 | San Justi - Ametzola | 60´ |
Larraskitu dugu auzo honetako mendialdeko baserri-auzunea, jatorrizko euskal hiztunen bizilekua izan dena XX. mendearen amaiera arte. Pagasarri mendirako bidean dago, eta azpiegituren aldetik Fango kiroldegia nabarmentzekoa da.
Kukutza gaztetxea erreferentziazko kulturgunea izan zen 15 urtez Bilbon eta Euskal Herria osoan 1996tik 2011 arte. Okupazioa eta autokudeaketaren eredua izan zen. Iñaki Azkuna alkatea zela poliziaren bidez hustu eta eraitsi zuten, protesten artean.
Uretamendi auzorako igoeraren hasieran kokatuta zegoen.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.