From Wikipedia, the free encyclopedia
Erreaktibo mugatzailea, erreakzio kimikoetan, erreakzioa osatu denean guztiz agortzen den substantzia da. Gainera, kontzentrazio espezifiko edo mugatzaile bat eragin dezake, honek kantitateak gelditu ditzakeelako [1]
Ekuazio kimikoetan koefizienteak erreaktibo edo produktu horren korpuskulu kopurua adierazten du, edo erreaktibo eta produktuen mol kopurua.
Ekuazioa doitua dagoenean, hau da, bi aldeetan atomo kopurua berdindu denean, kalkulu estekiometriko deitutakoak egiten dira. Estekiometria erreaktiboen eta produktuen arteko erlazio kuantitatiboen kalkulua da, hau da produktu baten zenbat mol lortuko diren erreaktibo baten substantzia kantitatea zehatz batetik abiatuta. Produktu eta erreaktiboen molen erlazioa ekuazio doitutik lortzen da.
Normalean erreakzio kimikoetan erreaktiboen kantitateak ez dira zehatzak izaten, ekuazio doituak agindutako proportzioak. Erreaktibo bat soberan erabiltzen da, beste erreaktiboren baten kantitate gehienak erreakziona dezan. Agortutako erreaktibo hori erreaktiboa mugatzailea da, eta agortzen denean erreakzioa gelditu egingo da eta beraz agortutako erreaktiboa mugatzailea izango da. Dena bere menpe dagoenez sortutako produktuaren kantitatea mugatzen du.
Zati batean kontsumitzen diren erreaktiboak gehiegizko erreaktiboak izango dira, eta erreakzioa gelditzen denean berreskuratu egiten dira.
Erreaktibo mugatzailearen kontzeptuak erreakzio bat egitean kimikariek erabiltzen duten produktu garestiena guztiz kontsumituko dela ziurtatzen laguntzen die.
Erreaktibo mugatzaile guztiak erreakzionatzen duenean lortzen den produktuaren kantitateari errendimendu teoriko deritzo.
Erreaktibo mol proportzioa erlazio estekiometrikoak definitzen duen mol proportzioarekin konparatzea datza:
X eta Y erreaktiboak,Z produktua eta a, b eta c koefiziente eskiometrikoak
orduan X erreaktibo mugatzailea izango da
Sodio kloruroaren ekuazioa berdindua horrela geldituko litzateke
6 mol Na eta 8 mol Cl baditugu zein da erreaktibo mugatzailea?
6 mol (Na)/2 mol = 3 mol
8 mol(Cl)/1 mol= 8 mol
Erreaktibo guztietan koefiziente baxuena duena da erreaktibo mugatzailea. Beraz, Na da mugatzailea kasu horretan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.