prozesu ebolutibo mota. Haren bidez, organismoen arbaso-formak dibertsifikatu eta organismo-mota berriak sortzen dira, ingurune edo ingurune-kondizio berrietara moldatzearen ondorioz. From Wikipedia, the free encyclopedia
Biologia ebolutiboan, erradiazio adaptatiboa organismoen dibertsifikazio azkarra eragiten duen prozesu bat da, jatorrizko espezie batetik hasita askotariko forma anitz ematen dituena. Ingurumenean baliabide berriak eskuragarri geratzen direnean, desafio berriak sortzen direnean edo txoko ekologiko berriak agertzen direnean. Erradiazio adaptatiboaren ondorioz, arbaso bakar batetik, espeziazio bidez, ezaugarri morfologiko eta fisiologiko desberdinak dituzten espezie ugari sortzen dira.
Fenomeno honen adibiderik ezagunenetakoa Darwinen txontak dira. Paisaia zatikatuek kokapen ona dira erradiazio adaptatiboa gerta dadin. Elkarri lotuta ez dauden baina hurbil dauden paisaien desberdintasun geografikoek, esaterako artxipelagoen kasuan, dibertsifikazioa sustatzen dute. Darwinen txontek elkarren artean dituzten desberdintasunak Galapago uharteetako paisaia zatikatuaren ondorio direla uste da.
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.