Equilibrium Alemaniako folk metal musika taldea da. Taldea bai folk bai black metal sinfonikoaren estiloekin erlazionatu daiteke, hala nola gitarra, hari-instrumentu eta txirulen arteko konbinazioa, edota alemaniar abesti tradizionalen estiloa islatzen duten riff-ak. Folk metal munduan nahiko berriak dira, baina arrakasta nahiko izan dituzte, bereziki haien bigarren lanarekin: Sagas.
Equilibrium | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Munich, Alemania |
Musika mota | Viking metal Folk metal Black metal |
Urteak | 2001 - orain arte |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Nuclear Blast |
Taldekideak | |
René Berthiaume Dom R. Crey Makki Solvalt Robse Dahn Tuval Hati Refaeli | |
Informazio gehigarria | |
www.equilibrium-metal.net | |
Haien letrak Alemania eta germaniar mitologiari buruzkoak dira oro har. Bai izenburu eta letra guztiak alemanez dira.
Taldeak Commander eta Sycronomica taldeekin egin zuen bira bat 2005ean.[1]
2006an, Nuclear Blast disketxearekin sinatu zuen.
2008. ekainaren 27an, Equilibrium Sagas izeneko album ospetsua kaleratu zuen.
2010. Otsailaren 15ean, Helge Stang abeslariak eta Manuel DiCamillo bateriak taldea uzten zutela iragarri zuten. Hurrengo hilabetean, Robse abeslaria (Vrankenvorde taldearen abeslaria ere dena) eta Hati bateria (Tuval Refaeli izena duen eta Viscera Trail taldeko baterista) taldera batu ziren. Taldea berriz ere osorik zeukatela, Rekreatur izeneko diskoa kaleratu zuten, Nuclear Blast disketxearekin. Albuma 2010ko ekainaren 18an atera zen.
2018an Dark Tranquility taldearekin batera bira egin zuten Europan zehar, apirilaren 14an Bilboko Santana 27 aretoan jo zutelarik..
Taldekideak
- Robert "Robse" Dahn - ahotsak (2010–)
- Rene Berthiaume − gitarra (2001–)
- Tuval "Hati" Refaeli - bateria (2010–)
- Dom R. Crey - gitarra (2014–)
- Makki Solvalt - bass (2016–)
Gonbidatua:
- Gaby Koss - Sopranoa
Taldekide ohiak
- Jen Majura - baxua (2014-2015)
- Andreas Völkl − gitarra (2001–2014)
- Sandra Völkl (Van Eldik ezkondu ostean)− baxua (2001–2014)
- Helge Stang − ahotsak (2001–2010)
- Manuel DiCamillo − bateria (2006–2010)
- Markus Perschke − bateria (2005–2006)
- Basti Kriegl − bateria (2005)
- Julius Koblitzek − bateria (2003–2004)
- Henning Stein − bateria (2001–2003)
- Armin Dörfler − teklatua (2005–2006)
- Conny Kaiser − teklatua (2002–2003)
- Michael Heidenreich − teklatua (2001–2002)
Timeline
Diskografia
- Turis Fratyr (Black Attakk, 2005)
- Sagas (Nuclear Blast, 2008)
- Rekreatur (Nuclear Blast, 2010)
- Erdentempel (2014)
- Armageddon (2016)
- Renegades (2019)
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.