From Wikipedia, the free encyclopedia
Ephraim Kishon, Ferenc Hoffmann jaioa (Budapest, 1924ko abuztuaren 23a - Appenzell, 2005eko urtarrilaren 29a) israeldar idazle eta zinema zuzendaria izan zen.
Ephraim Kishon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Hofmann Ferenc |
Jaiotza | Budapest, 1924ko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Israel |
Lehen hizkuntza | hebreera |
Heriotza | Appenzell, 2005eko urtarrilaren 29a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Trumpeldor cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sara Kishon (1959 - 2002) Lisa Kishon (en) (2003 - 2005) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, antzerkigilea, iritzi-kazetaria, film-zuzendaria, gidoilaria, eskultorea, kazetaria, aktorea eta arte-historialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Kishont Ferenc |
Genero artistikoa | fikzioa |
ephraimkishon.de… | |
|
Hungarian jaio zen, familia judu batean. Gaztetan hasi zen idazten eta 1940an eleberri batekin sari bat irabazi zuen. Hungariako arraza-legeek unibertsitatean ikastea galarazi zioten eta bitxigintza ikasi zuen. Naziek kontzentrazio-esparru batzuetara bidali zuten. Xakearekin zuen trebetasunak bizirautea ahalbidetu zion eta azkenean ihes egitea lortu zuen.
Gerra amaitzean Budapestera itzuli zen. Eskultura eta artearen historia ikasi zituen eta istorio umoretsuak argitaratzen hasi zen. 1949an Israelera emigratu zuen eta Ephraim Kishon izena hartu zuen.
1981ean Suitzara joan zen bizitzera Israelen estimatua ez zelako, baina sionista sutsua izaten jarraitu zuen.
Israelen hebreera ikasi zuen eta artikulu satirikoak idazten hasi zen. Israelgo umorista eta satirista garrantzitsuenetako bat bihurtu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.