From Wikipedia, the free encyclopedia
Termodinamikan, entalpia (H) sistema baten barne energiaren (U), eta presio (P) eta bolumenaren (V) arteko biderketaren batura da.[1]
Egoera funtzioa da, hau da, sistema baten entalpia funtzio hau definitzen duten magnitudeen araberakoa da soilik, eta ez egoera horretara iristeko egin den ibilbidearena. Askotan entalpia ezin da zuzenean neurtu, barne energia neurtzea oso zaila ala ezinezkoa delako. Hala ere, entalpia aldaerak (ΔH) neurtzea posible da, eta balio hau adierazten da gehien. Gainera, presio konstantean, entalpia aldaketa sistemak ingurunearen trukatutako beroarekiko baliokidea da. Prozesu endotermikoetan sistemak beroa irabazten du eta ΔH balio positiboa du; prozesu exotermikoetan sistemak beroa galtzen du eta ΔH balio negatiboa du.
Nazioarteko Unitate Sisteman, entalpia jouletan neurtzen da. Ondorioz, ΔH energia-aldaketa adierazteko modua da. Beste horrenbeste, lotura, sare eta disoluzio energiak benetan entalpia-aldaerak dira. Sustantzia kimikoen entalpiak 1 bar-eko presioan adierazi oi dira. Kimikan, erreakzio entalpiak (ΔrH) tenperaturaren araberakoak direnez, taulek 25 ºC-etara balioak adierazten dituzte.
Gas ideal baten entalpia tenperaturaren eta ondorioz energia termikoaren araberako da soilik; eta ez presio eta bolumenaren araberakoa. Printzipio honek gas errealen izaera ere ondo aurreikusten du presio eta tenperatura ohikoetan, analisi eta deseinu termodinamikoa erraztuz.
Entalpia hitzak antzinako grekeraz "beroa gehitu" (enthalpein) esan nahi du.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.