Enric Miralles

arkitekto espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Enric Miralles
Remove ads

Enric Miralles i Moya (Bartzelona, 1955eko otsailaren 12a[1] - Sant Feliu de Codines, Bartzelona, 2000ko uztailaren 3a) arkitekto kataluniarra izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads
Thumb
Santa caterina merkatua, Bartzelona
Thumb
Hilerria, Igualada
Thumb
Eskoziako Legebiltzarra, Edinburgo
Remove ads

Biografia

Kataluniako Unibertsitate Politeknikoko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan jaso zituen arkitektura ikasketak. Ondoren, New Yorkeko Columbia Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak. Jarduera profesionala Albert Viaplana eta Helio Pinhon arkitektoekin hasi zuen, 1983. urtera arte. Aldi berean, arkitektura irakasle aritu zen berak ikasitako bi unibertsitateetan. Orduan bere lehen bulegoa sortu zuen bere lehenengo emaztea izan zen Carme Pinosekin. Garai hartako lanak oihartzun internazionala izan zuen. Bere bigarren emaztearekin, Benedetta Tagliabuerekin, bulegoa berrantolatu zuen eta EMBT izena ezarri zion. Mundu osoko eskakizunak jasotzen zituen.

Remove ads

Lanak

  • Gas Natural eraikuntza (Bartzelona) -- hil ostean amaitua.
  • Eskoziako Legebiltzarra (Edinburgo) -- hil ostean amaitua.
  • Vigoko Unibertsitateko kampusa (Vigo).
  • Utrechteko udaletxea (Utrecht, Herbehereak).
  • Gazteentzako Musika Eskola (Hanburgo, Alemania).
  • Diagonal Mar parkea (Bartzelona).
  • Koloreen parkea (Mollet del Vallès, Bartzelona).
  • Sei etxebizitza (Amsterdam, Herbehereak).
  • Japoniako Liburutegi Nazionala (Tokio, Japonia)--eraiki gabe.
  • Unibertsitate Laborategiak (Dresden, Alemania)--eraiki gabe.
  • Gizarte Etxea (Balenyá, Bartzelona).
  • Kiroldegia (Leipzig, Alemania)--eraiki gabe.
  • Arkitektura eskola (Venezia, Italia) -- eraiki gabe.
  • Ontzirategia (Tesalonika, Grezia)--eraiki gabe.
  • Hilerria (Igualada, Bartzelona).
  • Gimnastika Erritimoko Zentro Nazionala (Alacant).
  • Heaven pabilioia Tateyama museoan (Tateyama, Japonia).
  • La Llauna Institutua (Badalona, Bartzelona).
  • Barnetegia (Morella, Espainia).
  • Kiroldegia (Huesca, Espainia).
  • Meditazio pabilioia (Unazuki, Japonia).
  • Círculo de Lectores elkartearen gizarte egoitza (Madril).
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads