aktibista espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Enric Duran i Giralt (Vilanova i la Geltrú, Bartzelonako probintzia; 1976), mahai-teniseko irakasle ohi eta iruzurgile katalana, "Robin Bank" edo "Robin Banketxeena" ezizenez ezaguna. Cooperativa Integral Catalanaren[1] eta FairCoop ekimenen eragilea da.
Enric Duran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vilanova i la Geltrú, 1976ko apirilaren 23a (48 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | militantea eta ekonomialaria |
Mugimendua | Q19344823 |
Ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela jakinarazi zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen. 39 bankuren bidez lortu zituen kredituak, tartean BBVA, La Caixa, BSCH edo Deutsche Bank.
2008ko irailaren 17an, Enric Duranek iragarri zuen, Crisis izeneko aldizkari autoeditatu baten bidez, gezurrezko nomina bat eta fikziozko ofizio bat erabiliz, bai eta bi enpresa mamu ere, hainbat finantza-erakunderen maileguak lortu zituela, 492.000 €-raino.[2] Diru hori ez itzuli, eta eragile sozialen artean banatu zuela adierazi zuen. Bere aurkako prozesuan espetxera zigortu zuten, baina ihes egin zuen. Herritarrei dei egin zien bankuekiko kritiko izateko.[3]
Elkarrizketa sorta batean, Duranek iragarri zuen 2009ko martxoaren 17an itzuliko zela Kataluniara, hainbat finantza-erakundek jarritako salaketak gorabehera. Horren bidez, bere ekintza iragarri eta sei hilabetera, gizarte-mugimenduek eta gizarteak krisi ekonomikoa sakontzeari emango zizkioten erantzunetan parte hartzeko asmoa zuen. 2009ko martxoaren 17an Kataluniako polizia autonomikoak atxilotu zuen. Bi egun geroago, Bartzelonako 29. epaitegiak fidantzarik gabeko espetxealdia agindu zuen Duranentzat. Enric Duran ez zen aurkeztu otsailaren 12an hasi behar zuen epaiketara. Fiskaltzak eta erakunde salatzaileen abokatuek hura bilatzeko eta espetxeratzeko eskatu zuten.
2013ko martxoaren 12an, Bartzelonako Auzitegiak espetxeratzeko agindu zuen, justizia saihestu eta epaiketara aurkeztu ez zelako.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.