diplomazialari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Eneko Belitz Gebarakoa, zortzigarren Oñatiko kondea eta Villamedianako kondea, (Madril, 1597 – ?, 1658), euskal herritar politikaria izan zen.
Eneko Belitz Gebarakoa (8. kondea) | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1648ko martxoaren 2a - 1653
1626 - 1628
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Madril, 1597 | ||||||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||||||
Heriotza | 1655 (57/58 urte) | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Eneko Velez Gebarakoa (7. kondea) | ||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | diplomazialaria |
Filipe IV.aren aholkulari, Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore eta Napolin erregeordea izan zen.
Ama Katalina Belitz Gebarakoa eta aita Eneko Belitz Gebarakoa Oñatiko kondeak zituen. Petri eta Joanes anai nagusiak hil ondoren jarauntsi zituen noblezia-tituluak.
Aguilar de Campoo markesen alaba zen Antonia Manrique de la Cerda ezkondu eta alaba bi izan zituen:[1]
Napoliko erregeorde nagusienetariko bat izan zen, egoera nahiko penagarrietan asko egin zuelako.[2] |
Ingalaterra eta Aulki Santuan enbaxadore ere[3] izan zen.
1648an Napoliko erregeorde izendatu zuten. Karguan zegoela 1647ko Errepublikaren ondorioz sortutako egoeran bakea ezarri eta Frantziako armadaren erasoaren aurka egin behar zuen.
Madrilera itzuli zenean, Estatu-Aholkulari izendatu eta Gebarako markes titulua eman zioten. 1658an Milanoko gobernadore izendatu zioten baino kargua hartu baino lehen hil zen[4].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.