Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Emmanuelle Charpientier (Juvisy-sur-Orge, Frantzia, 1968ko abenduaren 11) frantziar mikrobiologoa eta biokimikaria da. 2020an Jennifer Doudnak eta biek Kimikako Nobel Saria jaso zuten genoma editatzeko metodo bat garatzeagatik.[1][2]
Emmanuelle Charpentier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Juvisy-sur-Orge, 1968ko abenduaren 11 (56 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea 1995) doctorate in France (en) : mikrobiologia Pasteur Institutua 1995) doctorate in France (en) : mikrobiologia |
Hizkuntzak | frantsesa alemana suediera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mikrobiologoa, biokimikaria, unibertsitateko irakaslea, genetista, immunologoa eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Hannoverko Medikuntza Eskola Vienako Unibertsitatea Max Planck Institute for Infection Biology (en) Umeåko Unibertsitatea Max Planck Unit for the Science of Pathogens (en) (2018ko urtarrilaren 1a - |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Austriako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Zientzien Pontifize-Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
emmanuelle-charpentier-pr.org eta mpg.de… | |
1968an Juvisy-sur-Orgen jaioa, Biokimika, Mikrobiologia eta Genetika ikasi zituen Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean. Pasteur Institutuan doktoratu zen, 1995ean, Listeria spp.-en antibiotikoekiko erresistentziari buruzko doktore-tesiarekin.[3]
Handik Ameriketako Estatu Batuetara joan zen. 1996 eta 1997 bitartean New Yorkeko Rockefeller Unibertsitatean doktoretzaondoko ikerketak egin zituen. Orduko hartan, Elaine Tuomanen mikrobiologoaren laborategian egin zuen lan. 1997 eta 1999 bitartean New Yorkeko Unibertsitatearen Medikuntza Zentroan ikerlari laguntzaile egin zuen lan. 1999tik 2002ra St. Jude Ikerkuntza Haur Ospitalean ikerlari elkartu egin zuen lan.
Ameriketako Estatu Batuetan bost urte igaro ondoren, Europara itzuli zen, hasieran Austriara. 2002 eta 2004 bitartean Vienako Unibertsitateko Mikrobiologia eta Genenetika Institutuko laborategi-burua eta irakasle gonbidatua izan zen. 2004tik 2006ra Mikrobiologia eta Immunobiologia Saileko laborategi-burua eta irakasle laguntzailea izan zen. 2006an mikrobiologiako irakasle pribatu bihurtu zen eta Molekula Biologia Zentroan gaikuntza eman zioten. 2006 eta 2009 biateran Max F. Perutz Laborategietako laborategi-burua eta irakasle elkartua izan zen.
2009an Suediara joan zen. Han, Umeåko Unibertsitateko Suediako Molekula Infekzio Medikuntza Laborategiko laborategi-burua eta irakaslea izan zen.
2015ean Max Planck Elkarteko kide egin zen eta Berlingo Infekzioaren Biologia Max Planck Institutuko zuzendari izendatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.