idazle mexikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Emilio Carballido (Córdoba, Veracruz, 1925eko maiatzaren 22a - Xalapa, Veracruz, 2008ko otsailaren 11) mexikar idazlea izan zen.
Emilio Carballido | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Córdoba (en) , 1925eko maiatzaren 22a |
Herrialdea | Mexiko |
Heriotza | Xalapa, 2008ko otsailaren 11 (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Faculty of Philosophy and Literature, UNAM (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Letrak eta arte dramatikoko maisutza ikasi zituen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Veracruzeko Unibertsitateko Antzerki Eskolan eta Argitalpen Kontseiluan lan egin zuen, baita Arte Ederretako Institutu Nazionalean eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan ere. Hainbat sari irabazi zituen, bere sorterriko 1996ko Literatura Sari Nazionala, besteak beste. Zinema-gidoigile gisa, 50 filmetan baino gehiagotan parte hartu zuen. 1976an Mexikoko Hizkuntza Akademiako kide izendatu zuten.
Carballidoren lanak hainbat herrialdetan aurkeztu izan dira, hala nola Espainia, Alemania, Frantzia, Suitza, Belgika, Israel, Kolonbia, Venezuela eta Kuban. Osatu zituen antologien artean aipagarriak dira: Teatro joven de México (1984, Mexikoko antzerki gaztea), 9 obras jóvenes (1985, 9 lan gazte), Jardín con animales (1985, Lorategia animaliekin), Teatro para obreros (1985, Antzerkia langileentzat). Ipuinak ere idatzi zituen, besteak beste: El poeta que se volvió gusano y otros cuentos (1978, Zizare bihurtu zen poeta eta beste ipuin batzuk), Un cuento de Navidad (1980, Gabonetako ipuina) eta El censo (1980, Errolda). Carballidoren eleberri nagusiak, berriz, hauek dira: La veleta oxidada (1956, Haize-orratz erdoildua), El sol (1970, Eguzkia), El tren que corría (1984, Korrika egiten zuen trena).
Artikulu hau Mexikoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.