Elosta

Euskal Herriko mendia Gorritin From Wikipedia, the free encyclopedia

Elosta edo Trontxaleku, Nafarroako mendia da.[1]

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Elosta
Datu orokorrak
Garaiera937
Motamendi
Geografia
Thumb
Koordenatuak43°02′06″N 1°57′36″W
MendikateaUrkietako mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
MendikatMendikat
Itxi

Pagadiak estalita dago ia osorik eta ez da basoa besterik ikusten tontorretik, baina itzuli polita egin daiteke gainaldean, Ekialdeko bizkarrean barrena lehendabizi, Aralarko Malloen ikuspegiaz gozatuz eta Ekialdeko bizkar basatian gero, pagadiaren itzalean. Tontorraren ingurua nahiko laua denez, ez da erraza izaten txartelontzia topatzea.

Neke handirik gabe heltzen da Gorrititik abiatuz gero, baina Arribe aldetik abiatuz gero, beste 500 metroko igoera erantsi behar zaio ibilbideari, atsedenik gabeko aldapa gogorrean gora, Gorritiko bide zaharretik.

Malkorraundi oso gertu dago, ibilbidea osatu nahi izanez gero. Aspaldian Gorritiko Gaztelua egon zen gailurrean, gaur egun Santa Barbara ermita dago hor.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.