Ellis uhartea
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Ellis Island edo Ellis Uhartea Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriko portutik hurbil dagoen uharte txiki bat da. 1892 eta 1954 bitartean Ameriketako Estatu Batuetara sartu behar zuten emigrante ugariren derrigorrezko igaroleku eta sarbidea izan zen (gehienak Europakoak), haien artean baita euskal etorkin ugarirena ere, ondorioz denboraldi horretan zehar bertatik 12 milioi pertsona inguru iragan ziren. Erritmorik handiena 1905 eta 1914 artean izan zen, batez beste urtero milioi bat pertsona iristen zelarik.
Ellis Island Gune Historikoen Erregistroa (Ameriketako Estatu Batuak) Monumentu Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak) | |
---|---|
| |
Geografia | |
Kokapena | New Yorkeko badia New Jersey New York |
Uhartedia | Hebrida uharteak |
Azalera | 0,24 km² |
Punturik garaiena | 2,1 metro |
Politika | |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Gizartea |
1965eko maiatzaren 11an Askatasunaren Estatuarekin batera Monumentu Nazionala izendatu zuten.
Gaur egun New York eta New Jersey estatuen jabetza da eta bertan emigrantearen museoa kokatzen da.
Hasieran, etorkin gehienak Europako iparraldetik eta mendebaldetik iristen ziren, kopuru handienen jatorria Alemaniar Inperioa, Errusiako Inperioa, Finlandia, Erresuma Batua (Irlanda eta Gales) eta Italia izan zirelarik. Kontuan hartu behar dira, alde batetik, 1905eko Errusiako Iraultza eta Italiaren bateratzea (herrialdeko hegoaldea gainpopulaturik) eta bestetik, Lehen Mundu Gerra bera.
Uhartean ospitalea eraiki zuten garai hartan izaten zen moduan, pabilioiekin, berrogeialdiak egin ahal izateko. Artatze medikoak metodikoak baina azkarrak izaten ziren, etorkin kopuru handiak kontuan hartuta. Miaketa fisikoa egin ostean, klarionaz letra batzuekin markatzen zituzten, gaixotasunen arabera:
B (Back, bizkarreko arazoak), C (Conjunctivitis), TC (Trachoma, korneako gaixotasun kutsakorra zen trakoma), E (Eyes, begietako beste arazo batzuk), F (Face,aurpegia), FT (Feet, oinak), G (Goiter, goloa), H (Heart, bihotzeko arazoak), K (Hernia), L ( Lameness, herrentasuna), N (Neck, lepoko arazoak), P (Physical and Lungs, biriketako arazoak), PG (Pregnancy, haurdunaldia), S (Senility, zahardadea), SC (Scalp, buruko azalean ezkabia modukoa) eta X (buruko gaixotasunak).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.