From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth Short, batez ere Dalia Beltza ezizenaz ezaguna, (Hyde Park, Massachusetts (AEB), 1924ko uztailaren 29a - Los Angeles, Kalifornia (AEB), 1947ko urtarrilaren 15a) hilketa ikaragarri eta zabaldu baten biktima izandako emakume estatubatuar bat izan zen. 1947ko urtarrilaren 15ean, Short bortizki mutilatua eta gorputza zatikatua zuela aurkitu zuten Leimert Parken (Los Angeles, Kalifornia). Hilketa, oraindik argitu gabe badago ere, espekulazio orokorraren iturri izan da eta hainbat liburu eta filmen moldaketen sorburu ere bai.
Elizabeth Short | |
---|---|
(1946) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Short |
Jaiotza | Hyde Park (en) , 1925eko uztailaren 29a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | Los Angeles, 1947ko urtarrilaren 15a (21 urte) |
Hobiratze lekua | Mountain View Cemetery (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Ama | Phoebe Mae Short |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zerbitzaria eta etxeko langilea |
Elizabeth Short Hyde Parken jaio zen, Massachusettsen, 1924ko uztailaren 29an. Cleo Short izan zuen aita eta Phoebe Mae, berriz, ama. 1930eko urrian aitak etxetik alde egin zuenean, ama Phoebe arduratu zen Medforden Elizabethen eta bere 4 ahizpen heziketaz.
Asmaz gaixo, haurtzaroko udak Medforden igaro behar izan zituen Elizabeth gazteak, eta neguak, aldiz, Floridako lurraldean.
19 urte bete zituenean, Vallejora joan zen, Kaliforniara, aitarekin bizitzera. 1943an, biak finkatu ziren Los Angeles hirian, baina euren arteko liskar baten ondorioz, neska gazteak bertatik alde egitera beharturik ikusi zuen bere burua eta Lompocetik gertu dagoen Cooke kanpamentuan (gaur egungo Aire Armadaren Vandenberg basea) lanpostu bat lortu zuen.
Santa Barbarara joan zen eta, 1943ko irailaren 23an, atxilotu egin zuten, adin txikikoa izan eta alkohola edateagatik; arrazoi horregatik autoritateek Medfordera bueltan eraman zuten. Ondorengo urteetan, Floridako hainbat hiritan bizi izan zen, batzuetan Massachusettsera bidaiatzen zuela. Bertan dirua lortzen zuen, gehienetan zerbitzari lanetan jardunez.
Floridan bizi izan zen bitartean, Matthew M. Gordon Jr. burua ezagutu zuen, bigarren airetiko komandantziako eta TBIko (Txina-Birmania-India) lur hartzeko trebakuntza-taldeko kidea. Elizabethek lagunei esandakoari jarraituz, Gordonek ezkontza proposamena egin zion Indiatik idatzi zion gutun batean; eraitsitako pilotu baten erreskatean zebilen aire istripua izan zuenean eta errekuperatzen ari zen unean idatzi zion neskari. Baiezkoa erantzun zion neskak, baina, AEBetara itzul aurretik, 1945eko abuztuaren 10ean, senargaia hil egin zen istripu batean. Zenbaitek ezkontza gauzatu zela esan zuen eta seme bat ere izan zutela, hil egin bazen ere. Lagunek Gordon eta Shorten arteko harremana baieztu zuten, baina sendiak ez zuen onartu hori.
1946ko uztailean, Kaliforniako hegoaldera itzuli zen, gerra garaian Floridan ezagutu zuen aspaldiko mutil lagun batekin, Gordon Fickling tenientearekin, elkartzeko, hau Long Beachen bizi zen-eta. Heriotza aurreko 6 hilabeteetan, Kaliforniako hegoaldean bizitzen egon zen, Los Angeles inguruan batez ere. Denbora horretan, hainbat hotel, apartamentu eta etxe pribatutan bizi izan zen, aste pare bat baino gehiago inon geratzen ez zelarik.
1947ko urtarrilaren 15ean, Elizabeth Shorten hilotza aurkitu zuten Los Angeleseko Leimert Parkeko barrutian. Emakumearen gorpuzkiak lur alfer batean utzita zeuden, Norton Avenueko hego-mendebaldean, Coliseum kalea eta West 39th kalearen artean. Betty Bersingerrek aurkitu zuen Shorten gorpua 3 urteko alabarekin paseatzen zebilen bitartean. Ikusi zutena ez zen nolanahi ahazteko modukoa. Elizabeth gaixoa erabat mutilatuta zegoen, gerrian moztua eta odolhustua. Aurpegian Glasgowko irria deritzona zuen, ezpain ertzetik belarrietarainoko ikaragarrizko ebakiaz. Gorputza kontuz-kontuz garbituta zegoen, eskuak buru gainean, ukondoak angelu zuzen batean tolestuta... Irudi beldurgarri horren osagarri, barea, bihotza eta hesteak falta zitzaizkion.
Shorten autopsiak 1,65 metroko neska zela esan zuen, 52 kilogramokoa eta begi urdinak, ile marroia eta hortzak txantxartuta zituela. Soka batek eragindako markak zituen orkatiletan eta eskumuturretan. Gorotza jatera behartu zuten nabaritasuna zegoen. Burezurra hautsi gabe zegoen, baina Shortek ubeldura ugari zuen aurrealdean eta eskuinean, kolpe gogorren seinale. Elizabeth Short aurpegiko zaurietako odol galdera eta kolpe haiek eragindako kalte zerebralaren ondorioz hil zen.
1947ko urtarrilaren 23an, hiltzaileak Los Angeles Examiner egunkariko argitaratzaileari deitu zion hilketaren albisteari gertuko jarraipenik egiten ez ziotelako kexan. Shortenak ziren elementuak bidaltzea eskaini zion argitaratzaileari. Hurrengo egunean iritsi zen paketea Los Angelesko egunkarira eta Shorten jaiotza-ziurtagiria, txartelak, argazkiak, paper zatietan idatzitako izenak eta Mark Hansen izena azalean zuen helbide libreta zituen barnean. Hansen, Short bizirik ikusi zuen azken pertsona ezaguna (urtarrilaren 9a), susmagarri nagusi bihurtu zen.
Hiltzaileak gutun gehiago idatzi zituen egunkarira eta Black Dahliaren Mendekatzailea erabiltzen zuen sinatzeko.
Kasuak garrantzia hartu zuen eta, horrelakoetan gerta ohi den bezala, 50 gizon eta emakume baino gehiagok aitortu zuten erailketa; polizia informazioz gainezka zegoen. St. John sarjentuak, jubilatu arte kasu honetan lan egin zuen detektibeak, zera esan zuen:
« | Gezurra dirudi, baina pertsona askok euren familiartekoak salatzen dituzten hiltzaile gisa | » |
.
Los Angeles Daily Newseko erreportaria zen Gerry Ramlowek honakoa esan zuen:
« | Hilketa ez bada inoiz argitu, kazetarien erruz izan da... Alde guztietan zeuden, frogak zapaltzen, informazioa gordetzen | » |
.
Egunak pasatu ziren poliziak ikerketaren kontrol osoa hartu arte. Kazetariak lasai-lasai zebiltzan bulegoetan, esertzen ziren mahaietan edo telefonoari erantzuten zioten. Informazio asko galdu zen, kazetari berrizale amorratu haien belarrietan galtzen baitzen.
William Randolph Hearsten egunkariek, Los Angeles Hearld-Express eta Los Angeles Hearld-Examinerek, kasua sentsazionalizatu egin zuten; Shortek soinean zeraman neurrira egindako janzki beltza, gona estu eta blusa sentsual bihurtu ziren eta Elizabeth Black Dahlia bilakatu zen, Hollywood Boulevard inguruan ibili ohi zen emakume abenturazalea.
Elizabeth Short Mountain View hilerrian lurperatu zuten, Oaklanden (Kalifornia). Bere ahizpak hazi eta ezkondu ondoren, Shorten ama Oaklandera joan zen bizitzera alabaren hilobiaren gertu egoteko. Azkenean, Phoebe Short ekialdeko kostara itzuli zen 1970eko hamarkadan eta hantxe bizi izan zen 90eko hamarkadan.
Hilketa geroko prentsa-txostenen arabera, Shortek Black Dahlia edo Dalia Beltza ezizena jaso zuen Long Beachen 1946ko udan une hartako The Blue Dahlia filmaren erreferentzian. Hala ere, Los Angeleseko ikertzaileek ezizena hilketaren inguruan zebiltzan kazetariek asmatu zutela esan zuten. Edonola ere, inork ez zuen bizirik zegoenean Dalia Beltza bezala ezagutu.
Askok emakumea desagertu zen lehen astean ikusi egin zutela baieztatu zuten, hau da urtarrilaren 9 eta 15 artean. Baztertu egin behar izan ziren balizko testigantza hauek.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.