estatubatuar matematikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Elizabeth Leonard Scott (Fort Sill, Oklahoma, AEB,1917ko azaroaren 23a – Berkeley, Kalifornia, AEB, 1988ko abenduaren 20a) estatubatuar estatistikan eta astronomian espezializatutako matematikaria izan zen, Scott efektua aurkitzeagatik ezaguna.
Elizabeth Scott | |||||
---|---|---|---|---|---|
1983 - 1985 ← David Cox (en) - Chris Heyde (en) →
1977 - 1978 ← C. R. Rao - Samuel Karlin (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Elizabeth Leonard Scott | ||||
Jaiotza | Fort Sill, 1917ko azaroaren 23a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Heriotza | Berkeley, 1988ko abenduaren 20a (71 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | University High School (en) 1935) Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1935 - 1949) doktoretza | ||||
Tesia | I Contribution to the Problem of Selective Identifiability of Spectroscopic Binaries; II Note on Consistent Estimates of the Linear Structural Relation Between Two Variables (en) | ||||
Tesi zuzendaria | Robert Julius Trumpler (mul) | ||||
Doktorego ikaslea(k) | Amanda L. Golbeck (en) Hans Konrad Ury (en) Robert K. Sembiring (en) Virginia Foard Flack (en) Dennis Keith Pearl (en) Frances Irene Rizzardi (en) Susan Elizabeth Leroy (en) Mary I. Regier (en) Marisa Liuba Yadlin De Weintraub (en) Kamal H. Abeywickrama (en) | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | matematikaria, astronomoa, estatistikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn (1951 - | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Institute of Mathematical Statistics |
Hil ondoren, Estatistika Sozietateetako Lehendakarien Batzordeak «Elizabeth L. Scott saria» sortu zuen bere ohoretan, estatistikaren arloan emakumeen karrera akademikoak sustatzen laguntzen duten pertsonen lana aitortzeko.
Scott Fort Sillen (Oklahoma, Estatu Batuak) jaio zen 1917an. 4 urte zituela, familia Berkeleyra (Kalifornia) joan zen bizitzera. Kaliforniako Unibertsitatean izan zen, Berkeleyn, eta matematika eta astronomia ikasi zituen. Garai hartan, emakumeek baino ezin zuten erabili astronomia; beraz, matematikan graduondoko ikasketak egitea erabaki zuen. 1949an doktoratu zen eta 1951n lanpostu iraunkorra lortu zuen Berkeleyko Matematika Departamentuan.[1]
Bere ibilbidean zehar, astronomiari buruzko ikerketa zientifikoko 30 artikulu baino gehiago argitaratu zituen, eta beste hainbeste klimaren aldaketaren azterketari buruz, bi eremuetan estatistika-analisiaren erabilera gehituz eta zabalduz.
1957an, joera bat hauteman zuen galaxia-kumuluen behaketan. Behatzaile batek oso urrutiko kumulu bat aurkitu ahal izateko, hark galaxia distiratsuagoak izan behar zituela konturatu zen, eta ohikoa baino kantitate handiagoan, eta joera hori zuzentzeko formula bat proposatu zuen, denboraren poderioz Scott efektua izenarekin ezagutu zena.[2][3]
1958an, Jerzy Neymanekin batera, Newcomb Cleveland saria jaso zuen, «On Certain Stochastic Models of Population Dynamical Phenomena» artikuluarengatik. Zientzia Aurreratzeko Estatu Batuetako Elkarteak ematen du sari hori, munduko zientzia-gizarte handiena eta Science aldizkaria argitaratzen duena.[4][5]
Scott Estatistika Matematikoaren Institutuko kidea izan zen, eta aktiboki sustatu zituen emakume akademikoentzako aukera-berdintasuna eta ordainsari-berdintasuna.[6] Hil ondoren, Estatistika Sozietateetako Lehendakarien Batzordeak «Elizabeth L. Scott saria» sortu zuen bere ohoretan, Scott-ek estatistikaren arloan emakumeen karrera akademikoak sustatzeko egindako ekarpenaren adibide diren pertsonen lana aitortzeko.[7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.