Errumaniar Ingenieria From Wikipedia, the free encyclopedia
Elisa Leonida Zamfirescu (Galați, 1887ko azaroak 10 - Bukarest,1973ko azaroak 25) errumaniar ingeniari kimiko, asmatzaile, irakasle eta nazioarteko desarmearen defendatzailea izan zen.
Elisa Leonida Zamfirescu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elisa Leonida Zamfirescu |
Jaiotza | Galați, 1887ko azaroaren 10a |
Herrialdea | Errumania |
Lehen hizkuntza | errumaniera |
Heriotza | Bukarest, 1973ko azaroaren 25a (86 urte) |
Familia | |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Kopenhageko Unibertsitatea Berlingo Unibertsitate Teknikoa |
Hizkuntzak | alemana errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ingeniaria, irakaslea eta asmatzailea |
Enplegatzailea(k) | Institutul Geologic al României (en) |
Hamar anai-arreba izan zituen; haietako batzuk eskultura, zinema eta medikuntza alorretan ezagunak; hala nola Gheorghe Leonida eskultorea edo Dimitrie Leonida, 1909an Bukaresteko Museo Teknikoaren sortu zuena. Bukaresten egin zituen batxilergo ikasketak eta bertako politeknikoan saiatu zen ikasketak jarraitzen zubi eta errepideen alorrean, baina ez zuten onartu emakumea izateagatik. Ondoren, lortu zuen Berlinen onartua izatea eta 1912. urtean ingeniaritza ikasketak burutu zituen, arrakastaz, hasierako hainbat oztopo gainditu ondoren.[1] Handik Bukarestera itzuli zen, eta hango Instituto Geologikoaren buru gisa jardun zuen. 1918an Constantin Zamfirescu ingeniariarekin ezkondu zen, eta bi alaba izan zituen harekin.
Edateko uren analisi teknika berrien ikerkuntzan aritu zen eta harrikatz, eskisto bituminoso, gas natural, kromo, bauxita eta kobrezko baliabide berriak identifikatu zituen. Kobre sulfatoaren ekoizpena Errumanian ikertu eta era eraginkorrean garatu zuen (landareak kaltetzen zituzten onddoen aurka erabiltzen zen).[2]
Ondoko lanak argitaratu zituen:
Fisika eta kimika irakasle ere aritu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.