Elburz
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Elburz[1] edo Alborz (persieraz: البرز) Iran iparraldeko mendikatea da, Armeniako mugatik Kaspiar Itsasoraino hedatzen dena, eta Turkmenistan eta Afganistango mugetan amaiera duena. Ekialde Ertaineko tontorrik altuena dago bertan, Damavand mendia, 5.610 metroko garaiera duena. Mendikate hau ez da nahasi behar Kaukason dagoen Elbrus mendiarekin; horren izena ere, Avestako Hara Bərəzaitī mendi mitikotik eratorria da.
Elburz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Damavand |
Garaiera | 5.610 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 600 km |
Zabalera | 130 km |
Azalera | 155.970 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°04′33″N 51°47′46″E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Elburz mendikateak hesi bat eratzen du Kaspiar Itsasoaren eta Qazvin-Teherango goi-ordokiaren artean. 60 kilometroko zabalera eta 130 kilometroko luzera du, eta Goi Devoniarretik Oligozenoraino datatuak dauden sail sedimentarioez osatua dago, nagusiki, granito gune baten gainean dauden jurasikoko kareharriak.
Interes guneen artean, Erdi Aroko Alamut gotorlekua eta zenbait eski estazio daude, horietako batzuk, munduko hoberenetakotzat hartzen direnak, Dizin, Tochal, Shemshak eta Darbandsar kasu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.