From Wikipedia, the free encyclopedia
El verdugo (euskaraz Borreroa) 1963ko umore beltzezko filma da, Luis García Berlanga espainiar zinemagileak zuzendu zuena. José Isbert, Nino Manfredi, Emma Penella, Alfredo Landa, Antonio Ferrandis, Lola Gaos, José Luis López Vázquez, Ángel Álvarez, María Luisa Ponte, María Isbert, Julia Caba Alba, José María Prada, José Luis Coll, Xan Das Bolas, Emilio Laguna eta Xesc Forteza izan ziren antzezle nagusiak.
El verdugo | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Argitaratze-data | 1963 | |||
Izenburua | El verdugo | |||
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania | |||
Jatorrizko herrialdea | Espainia eta Italia | |||
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | komedia dramatikoa | |||
Iraupena | 95 minutu | |||
Kolorea | zuri-beltzekoa | |||
Grabazio lekua(k) | Madril eta Mallorca | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Luis García Berlanga | |||
Gidoigilea(k) | Ennio Flaiano Luis García Berlanga Rafael Azcona | |||
Antzezlea(k) | ||||
Nino Manfredi Guido Alberti José Isbert Emma Penella José Luis López Vázquez Ángel Álvarez (en) Julia Caba Alba María Luisa Ponte María Isbert Chus Lampreave Alfredo Landa José Sazatornil Rafael Hernández (en) Félix Fernández Elvira Quintillá José Orjas (en) Xan das Bolas (en) Emilio Laguna Salcedo (en) Erasmo Pascual (en) Lola Gaos Goyo Lebrero Sergio Mendizábal Pedro Beltrán (en) Antonio Ferrandis | ||||
Ekoizpena | ||||
Edizioa | Alfonso Santacana (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Miquel Asins Arbó (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Tonino Delli Colli | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Espainia | |||
Argumentu nagusia | heriotza zigorra | |||
kronologia | ||||
|
Heriotza zigorraren kontrako alegatua eta frankismoaren kritika da. Oihartzun handia izan zuen Veneziako Zinemaldian aurkeztu zelarik, baina Espainian zentsuratua izan zen. Espainiar zinemako film klasiko edo maisulantzat hartzen da.[1]
Amadeo (José Isbert), Madrilgo Auzitegiko borreroak exekutatu berri duen presoaren gorpua eraman behar duen beiraetxeko José Luis (Nino Manfredi) langilea ezagutuko du. José Luisek ez du neska-lagunik topatzea lortzen, inguruko neska guztiak beiraetxe batean gorpuen artean lan egiten duela jakiten dutenean ihes egiten baidiote. Amadeoren alaba Carmenek ere (Emma Penella) ez du mutil-lagunik topatzea lortzen, bere senargai guztiak haren aita borreroa dela jakitean ihes egiten baidiote. Carmenek José Luis "harrapatu" eta haurdun geldituko da.
Elkargoak Amadeori funtzionarioa denez etxebizitza bat eskainiko dio, baina Amadeok hura denbora baterako besterik ez duela izango badaki, etxebizitza emango dioten unean jada lanbidetik erretiratua egonen baita. Carmenek eta bere aitak etxebizitza mantendu asmoz José Luisek borrero lanbidea har dezan engainatuko dute, betiere inor exekutatzera iritsiko ez dela ziurtatzen diotelarik. Baina Mallorcan burutu beharreko exekuzio baten agindua ailegatzean, José Luisek izu-ikaraz lanpostutik dimititu egingo du, nahiz eta erabaki horrek etxebizitza galdu eta ordura arte kobratutako nominak itzuli beharra izan beharko dituela jakin arren. Amadeo eta Carmen aita-alabak berriz ere José Luisek azken unera arte itxoin dezan katramilatuko dute, exekutatu beharreko presoa gaixo izanik bere kabuz hilko dela sinistaraziko diotelarik. Azkenik, eszena ahaztezin batean, José Luis koitadua garrote vilera borreroa beharrean kondenatua balitz bezala bere betebeharra burutu dezan arrastaka eramango dute.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.