From Wikipedia, the free encyclopedia
El Español gaztelerazko hedabide digitala da, Madrilen egoitza daukana. Pedro J. Ramírezek sortu zuen 2015ean eta gaur egun arte zuzendaria da. Logotipoa lehoi baten burua da eta hedabide hau soilik online formatuan eskuragarri dago.
El Español | |
---|---|
Mota | online egunkari |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | gaztelania |
Argitaratze lekua | Madril |
Historia | |
Sortzailea | Pedro J. Ramírez, María Ramírez (en) , Eduardo Suárez (en) eta Q54805980 |
elespanol.com | |
Pedro J. Ramírez 2014ean El Mundo egunkariaren zuzendaria izateari utzi ondoren sortutako hedabidea da El Español. Bere alabarekin batera sortutako proiektua da, Maria Ramírez Fernández, hedabidearen izenaren eta enpresaren sortzailea, bai eta bere senarra Eduardo Suárez ere[1]. Hedabide honen berezitasun nagusia da sortu aurretik interes ikaragarria eragin zuela, bai akzionisten bai kazetariengan. Hasieratik Ramírezek hedabide ezberdina zela adierazi zuen hainbat elkarrizketetan[2], eta zuzendariaren ospea kontuan hartuta honek irrika piztu zuen.
Ezberdintasun horiek hasieratik nabari ziren, enpresa bultzatzeko crowdfunding-aren bitartez[3]. Crowdfunding konbentzionaletan ez bezala, Ramírezek akzionista eta biztanle guztiei enpresaren sorreran parte hartzearen aukera eman zien, partizipazio sozial baten truke. Honek propietatea, bozketa eskubidea eta dibidendu eskubidea ematen zien.
Atal nagusiak:
Blog atalak:
Ramírezek El Español hedabidea sortuko zuela adieraztean, hau hedabide “unibertsal, independentea, berritzailea, borrokalaria, plurala, zintzoa, inteligentea eta tuiteroa” bezala definitu zuen[4]. Dena den, gaur egun El Español utzi duten hainbat kazetarik adierazi dute hedabidea “klik” gehiago erakartzen dituzten gertaerei preferientzia ematen diela benetako kazetaritzari baino[5]. Nahiz eta hedabide berritzaile bat bezala hasi, gaur egun aditu gehienek hedabide erreakzionario bat bezala definitzen dute. Eskuineko hedabidea da, ikuspuntu nazionalista espainol batekin.
Zuzendaria: Pedro J. Ramírez. Zuzendari Orokorra: Mamen Vázquez.
Atal korporatiboan:
Erredakzio atalean:
Pedro J. Ramírezek bere kabuz aurrera eramandako proiektua izanik, enpresa argitaratzaile propio bat sortu zuen. Hasieran No Hace Falta Papel S.A. izena zeukan, baina 2016ean El León de El Español Publicaciones S.A. deitzera pasa zen. Ramírez enpresaren zuzendaria da eta hamahiru kontseilari gehiagok osatzen dute enpresa. Datu zehatzei dagokienez, 2019. urtean 8.974.073 euroko irabaziak izan zituen eta 10.786.774 euroko ondare garbia. Bezeroetatik 5.401.665 euro irabazi zituen eta hornitzaileetatik 2.905.773 euro.
El Español-ek, bere web orrialdearen arabera, 120.000 erabiltzaile erregistratu ditu eta 15.000 harpidetu. 5.000 akzionista baino gehiago ditu. Audientziaren artean, %51’9 gizonak dira eta %48’1 emakumeak, gehienak 25 eta 34 urte bitartekoak. Irakurleen ideologiari dagokionez, CISek 2015ean aurrera eramandako inkestetan ikus daiteke El Español hedabidearen irakurle gehienek PP eta Ciudadanos partiduak bozkatu zituztela.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.