From Wikipedia, the free encyclopedia
El-Alameingo lehen gudua Bigarren mundu gerrako Ipar Afrikako Kanpainan gertatu zen gudua izan zen. El-Alameingo bigarren guduaren aurrekaria, 1941eko uztailaren 1etik 27ra iraun zuen. Gudu honetan, ardatzeko Afrika Korps tropak azken erasoaldia egin zuten. Hala ere, aliatuek, Claude Auchinleck gidatuta, erasoa gelditzea lortu zuten, horrela ondoren emango zen kontraerasoa baimenduz.
El-Alameingo lehen gudua | |||
---|---|---|---|
Ipar Afrikako kanpaina Bigarren Mundu Gerran-Bigarren Mundu Gerra | |||
Data | 1942ko Uztailaren 1etik 27ra | ||
Lekua | El-Alamein, Egipto Egipto | ||
Koordenatuak | 30°50′29″N 28°56′34″E | ||
Emaitza | Aliatuen garaipen mugatua, Afrika Korpsen aurrerapena geldituz. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
El-Alameingo guduaren testuinguruan kokatzen da. 1941eko udan, ardatza Ipar Afrikan zehar eraso global bat bideratu zuen. Afrika Korpsak aski ongi prestatuak zeuden, eta aliatuek, berriz, atzeratuak zebilen Ipar Afrikako Kanpainan. Erwin Rommelek lan aparta ari zen egiten gudarostearen gidaritzapenean, izan ere, tropa alemaniarrei, italiarrak batu zizkion eta bateratze-lan horretan arrakasta handia lortu zuen. Gudaren momentu honetan, Hitlerrek itxaropen handiak jarri zituen bere tropengan, Egipton primerako lana betetzen ari baitziren. Haren xedeak, Suezko kanala bereganatzea, aliatuen inperio koloniala desegonkortzea eta gerran jarraitzeko erregai adina lortzea bete ahal zirela ohartu zenez, erasoaldi gogorra aurrera eramatea agindu zuen.
Afrika Korps haren indar militarra eta kokapen estrategiko hobea, aliatuak atzera egin izan behar zuten Gazalan kapitulatu ostean, baliatu zuten, Claude Auchinleck taldearen ezkerreko hegala erasotuz (ondoren, bigarren guduan, Rommelek[1] gauza bera egingo du). Eraso horretan, Afrika Korpsak haien baliabide gehienak gastatu zituzten arrakastarik gabe. Britaniarrek behin eta berriz biltzen ziren, eta haien hutsik gabeko defentsa abantaila eskaini zien. Rommelen indar lermatuak asko sufritzen ari ziren basamortuan eta lubakiratze orokorra agindu zuen taldea indarrak berreskuratu zedin. Honen ostean, aliatuek hegal guztietatik erasotu zuten Afrika Korpsei, baina hauek ez zuten eremu handirik galdu. Hala ere, gelditzen zitzaien baliabide murritza erabili behar izan zuten. Arrakasta handirik lortu ezean, Claude Auchinleck defentsazko posizioak kokatzea erabaki zuen, ondoren emango zen kontraerasoa prestatzeko.
El-Alameingo gudu osoa bezala, gudu hau Ipar Afrikako Kanpainan erabakigarria bilakatu zen. Garaipen honek bidea ireki zion aliatuen kontraerasoari, eta azkenik, Afrika Korps tropen kanporatzeari. Era berean, Hitlerren funtsezko helburuak ez ziren bete[2], aliatuei abantaila itzela eskainiz gerraren garapenean. Halaber, Egiptoren askatasuna bermatu egin zen garaipen honi (eta ondoren bigarren guduan emango zenari) esker.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.