From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki Urteaga (Biarritz, 1973) euskal soziologo, historialari eta idazlea da frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz egiten duena. Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da, soziologiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean (Soziologia eta Gizarte Langintza Sailean) eta ikertzaile elkartua Rovira i Virgili Unibertsitateko Social and Business Research Laboratory (SBRlab) ikerketa-zentroan.[1]
Eguzki Urteaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Biarritz, 1973 (50/51 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bordeleko Unibertsitatea Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
Tesi zuzendaria | François Dubet (mul) |
Hizkuntzak | frantsesa euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | soziologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Deia Gara Euskal Telebista Rovira i Virgili Unibertsitatea Hamaika Telebista |
Kidetza | IKER ikerketa-zentroa Eusko Ikaskuntza Jakin Lan Harremanak Revista de Relaciones Laborales (en) |
Hainbat komunikabiderekin kolaboratzen du iritzi-emaile gisa, hala nola Euskal Telebista, Deia, Berria[2], Gara[3] eta HamaikaTB.
Soziologiako doktoretza[4] lortu zuen 2000. urtean Victor Segalen Bordeaux 2 Unibertsitatean François Dubeten zuzendaritzapean, CADISen, CNRS-rekin lotutako laborategian. Aurretik, 1997an Soziologiako DEA lortu zuen unibertsitate berean eta 1998an, Historiako lizentzia Geografia espezialitatean Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean 1998an.[5]
Eguzki Urteaga ikertzaile elkartua da IKER Euskararen eta Testuen Ikerketarako Zentroan, CNRS laborategia 2005tik. Garai berean, irakasle izan zen Bordele-Montaigne Unibertsitatean eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitean. 2006tik 2011ra, Gasteizko Euskal Herriko Unibertsitateko soziologia irakasle laguntzailea, eta 2011tik irakasle agregatua da.
Eguzki Urteaga Europako, Latinoamerikako eta Kanadako aldizkari zientifikoetan argitaratutako 200dik gora artikuluren egilea da.[6] Jorratutako gaien aniztasunaz harago, lan honek guztiak koherentzia teorikoa eta geografikoa du. Alde batetik, konplexutasunaren soziologian kokatzen dira, soziologia garaikidea krisian dagoela uste duena. Konplexutasunaren soziologiaren arabera errealitate sozialaren eta haren irudikapen intelektualaren arteko aldea gero eta handiagoa da eta, soziologiako teoriek, neurri handi batean, soziologiak proposatutako kontzeptu eta metodoek gero eta gutxiago egiten dute gizartea bere konplexutasunean ulertzeko.
Maila akademikoan gai hauek lantzen ditu: politika publikoak, politika sozialak, soziolinguistika aplikatua, lan-harremanak, eta teoria soziologikoa. 250 baino gehiago dira argitaratu dituen artikulu akademikoak, batez ere Europan Latinoamerikan eta Kanadan. [8]
Pariseko Mare et Martin argitaletxeko bilduma zuzendaria da.
Euskarazko 36 argitalpen akademikoditu. hainbat aldikaritan: Jakin (11 artikulu), BAT soziolinguistikako aldizkaria (7), UZTARO (5), GOGOA (4), Tantak (2), ANKULEGI (1),eta CUADERNOS SOCIOLOGICOS VASCOS (1).[9]
Lehenago Hizkuntza Kontseiluko zuzendaria izan zen baita Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakari-ordea ere Jean-Claude Larronde-ren lehendakaritzapean. 2018ko maiatzaren 11an Iparraldeko Eusko Ikaskuntzaren Administrazio Kontseiluak lehendakari berri gisa hautatu zuen, berarekin sartu ziren bulegoko gainontzeko kideak hauek izan ziren:[10]
Bost urtez aseguratuko du lehendakariaren papera Ipar Euskal Herriko zonbait herrirekin hitzarmenak sendotuz edo sortuz.
2023ko apirilean Eusko Ikaskuntza Iparraldeko lehendakaritza uzten du.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.