From Wikipedia, the free encyclopedia
Egutegi errepublikanoa (edo Frantziako Iraultzako egutegia) Frantziako Iraultza garaian asmatu eta Konbentzio Nazionalak 1793ko dekretu baten bidez indarrean jarritako egutegia da. 1793ko urriaren 5ean hasi eta 1805eko irailaren 9a arte egon zen indarrean. Egutegiaren lehen urtetzat 1792. urtea aukeratu zen, Errepublika urte hartantxe fundatu baitzen. Napoleonek agintea zuela, XIII. urteko Frutilisaren hamartehiko bigunez, hau da, 1805eko irailaren 9an, beste dekretu bat hedatu zen, egutegi zaharrera itzultzeko aginduz.
Napoleonek boterea galdu eta gero, denbora labur batez berriz indarrean egon zen. Horren ondoren, 1871ko Parisko Komunan eta Mussoliniren agindupeko Italian 1922an erabili zen.
Iraultzak Frantzia laikoa eratu zuenez, egutegi gregoriotarra ez zen egokiena, kristautasunari oso lotuta baitzegoen. Sistema hamartarrera hurbildu nahirik, urtea 30 eguneko 12 hiletan banatu zuten. Hortaz, banatze horrekin bost egun solte geratzen ziren, bisurteetan sei. Urtea irailaren 22an hasten zen, udazkeneko ekinozioarekin batean.
Mauleko udal kontseiluko kide batek egutegia euskaratu zuen, Konbentzio Nazionalaren garaiko beste hainbat agirirekin egin zen bezala. Hala, Çaspigerren ourtheko Qhoundaderra izenarekin, zazpigarren urteko (1799) egutegi errepublikanoa euskaraz eman zen argitara.
Hilabeteko lehen hamarteak "hamarle" izena zuen; bigarren hamarteak, "hamartebi"; eta hirugarrenak, "hamartehi".
Frutilis hila amaitutakoan, bost eguneko jai nazionalak egiten ziren. Jai horiek hasieran les Sans-Culottides izenarekin ezagutu ziren, baina III. urtearen ondoren (1795), jours complémentaires izena hartu zuten, euskaraz "bethagail egunak":
Frantziako egungo dokumentu ofizialetan, jatorrian jarri zitzaien datarekin aipatzen dira egutegi errepublikanoa indarrean izan zen urteetan onartutako legeak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.