Edward Tyson
From Wikipedia, the free encyclopedia
Edward Tyson (1650 – 1708ko abuztuaren 1a) anatomia konparatiboaren sortzaile izateagatik ezaguna den britainiar sendagile eta jakintzaria izan zen.
Edward Tyson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Clevedon eta Bristol, 1651ko urtarrilaren 20a |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | 1708ko abuztuaren 1a (57 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | zoologoa eta anatomista |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society |

Oxford-eko unibertsitatean egin zituen lehen ikasketak (bachelor of arts) 1670 arte eta doktoretza-tesia (MD) 1677an eskuratu zuen Cambridgeko unibertsitatean. 1684ean Londresko Bethlem Ospitaleko sendagile eta buru izendatu zuten, Erresuma Batuko lehen ospitale psikiatrikoa. 1679an Royal Society-ko kide izendatu zuten.
1680an fozenidoak ugaztunak zirela argitu zuen eta 1698an txinpantze baten disekzioaren ostean Orang-Outang, sive Homo Sylvestris: or, the Anatomy of a Pygmie Compared with that of a Monkey, an Ape, and a Man argitaratu zuen. Bertan txinpantzeek gizakiekin tximuekin baino antza handiagoa zutela ondorioztatu zuen, bereziki burmuinen anatomia aztertzerakoan.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.