Edward Drinker Cope

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Edward Drinker Cope (1840ko uztailaren 28a, Filadelfia, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak 1897ko apirilaren 12a) amerikar paleontologo, herpetologo eta iktiologoa izan zen. Eskola neo-lamarkistaren sortzailea izan zen. Familiako kuakero aberats batean jaio zen eta txikitatik zientziarekiko zuen interesa demostratu zuen. 19 urte zituela bere lehen artikulu zientifikoa argitaratu zuen. Familia Filadelfiatik Haddonfieldera mugitu zen, New Jerseyn, baina berak erresidentzia mantendu zuen Filadelfian.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Edward Drinker Cope

Bizitza
JaiotzaFiladelfia, 1840ko uztailaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaFiladelfia, 1897ko apirilaren 12a (56 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: ezezaguna
giltzurruneko lesio akutua
Familia
AitaAlfred Cope
Ezkontidea(k)Annie Pim Cope (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Henry Fairfield Osborn
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgeologoa, paleontologoa, zoologoa, unibertsitateko irakaslea, iktiologoa, anatomista, botanikaria, esploratzailea, herpetologoa eta naturalista
Enplegatzailea(k)Pennsylvaniako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaZientzien Bavariar Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Megatherium Club (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAdiskideen Erlijiozko Elkartea

Find a Grave: 33502888 Edit the value on Wikidata
Itxi

Copek formakuntza zientifiko eskasa zuen, eta landa lanerako trebetasun berezia. Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldera hainbat bidaia egin zituen 1870ko hamarkadan eta 1880ko hamarkadan zehar, askotan United States Geological Surveyko kide gisa. Othniel Charles Marshekin batera lehia bizia abiatu zuen fosilak aurkitzeko, Hezurren Gerra izenarekin ezaguna. Dirutza handia galdu zuen lan horretan eta fosil asko saldu behar izan zituen. Arrazoi ezezagunak direla eta hil zen 1897ko apirilaren 12an.

Bere lanak Ameriketako Estatu Batuetako paleontologia definitzen lagun zuen. Asko idatzi zuen, bere bizitza osoan 1.400 argitalpen zientifiko, nahiz eta asko zehatzak ez zirela zioten bere aurkariek. 1.000 ornodun baino gehiago deskribatu zituen, horien artean ehunka arrain eta dozenaka dinosauro. Teoria bat eman zuen ugaztunen hortzen inguruan. Bere izena daraman "Coperen araua", zeinetan esaten den ugaztunen familia guztiek denbora geologikoan handiago egiteko joera dutela, ez da bere lanean zehazki agertzen.

Remove ads

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads