From Wikipedia, the free encyclopedia
Eduardo Arroyo Rodríguez (Madril, Espainia, 1937ko otsailaren 26a - ibidem, 2018ko urriaren 14a) espainiar pintore eta idazlea izan zen. Margolari gisara, figurazio kritikoaren eta pop-aren ordezkari nagusietakoa izan zen. Nabarmena du bere obran ezkertiar ikuspegi politiko-soziala (Espainiako Alderdi Komunistako kide izan zen urte askoan).
Eduardo Arroyo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Eduardo Arroyo Rodríguez |
Jaiotza | Madril, 1937ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2018ko urriaren 14a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, litografoa, grabatzailea, eskultorea, ilustratzailea, idazlea, eszenografia eta eszenografoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Madril Paris eta Milan |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Figuration narrative (en) Pop Artea |
Izengoitia(k) | Arroyo, Eduardo J. |
1963an Parisen egin zuen erakusketak Espainiako Gobernuaren protesta diplomatikoa eragin zuen, Arroyok eginiko Franco, Mussolini, Hitlerren eta abarren erretratuak zirela eta. "Miró berregina" (1967) eta "25 bake urte" (1965) dira sasoi hartako bere beste obra ezagun batzuk.
Frantziako 68ko maiatzean buru-belarri ibili zen, eta hurrengo urteetan Italian jardun zuen, Klaus Gruberekin hainbat eszenografia eginez. 1976an berreskuratu zuen pasaporte espainiarra, eta orduan hasi zen bere sorterrian erakusketak egiten. Kultura ministerioaren Arte Plastikoen Sari Nazionala eman zioten 1982an, eta Frantziako Gobernuak Arte eta Letren Zaldun izendatu zuen 1983an. Parisko Pompidou Zentroan eta New Yorkeko Guggenheim Museoan atzera begirako erakusketak egin dizkiote. Eskulturan ere jardun du azken urteotan.
Idazle gisara, boxeoari buruz idatzi du (Panamá Al Brown), antzerki obrak (Bantam) eta kontakizunak: Sardinas en aceite (1990, "Sardinak oliotan"). 1998an Orgullo y pasión ("Harrotasuna eta grina") argitaratu zuen, autobiografia modukoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.